Aurkezpena
Ikastaro hau bereziki diseinatuta aldez aurretik Hezkuntzaren arloan ikasketak dituzten pertsonentzat. Aukera izango duzu Pedagogian bigarren gradua lortzeko, modalitate erdi-presentzialean bi urte ikasita!

Nabarmenduak
Lortu bigarren gradua bi urtean, modalitate erdi-presentzialean ikasita!
Ulertuko duzu nola ikasten duten haurrek, gazteek eta helduek, maila indibidualean zein kolektiboan.
Sakonago ezagutuko duzu ikaskuntzan eragina duten faktore sozialak, kulturalak, psikologikoak eta estrukturalak.
Rol sorta zabalerako prestatuko zara: orientazioa, ikerketa, hezkuntza-lidergoa eta -kudeaketa, irakaskuntza-prestakuntza, curriculum-diseinua, esku-hartze soziokomunitarioa...
KONTAKTUA
Helburuak
- Ikastaroaren helburu nagusia da profesionalak prestatzea, hezkuntza-testuinguru eta -fenomeno guztiak modu zabal eta kritikoan ulertzeko, jarduteko eta eraldatzeko, inklusio, ekitate, iraunkortasun eta justizia sozialaren printzipioak oinarritzat hartuta.
- Hezkuntza-prozesuak eta proiektu pedagogikoak garatzen diren testuinguruen ezaugarriak kritikoki eta analitikoki aztertu, ulertu eta interpretatzeko gaitasuna izango duzu.
- Prestatuko zara testuinguru eta prozesu horietan kokatutako estrategia eta erantzun eraldatzaileak diseinatzeko, inklusioa, ekitatea, iraunkortasuna eta justizia soziala erreferentziatzat hartuta.
- Gaituko zara prozesuak diseinatzeaz gain, lankidetzan lan egiteko, sareak sortzeko, prozesuak dinamizatzeko eta lidergo partekatua gauzatzeko.
Nori zuzendua
- Hezkuntzaren arloko lizentziatura, gradu eta masterretatik datozen pertsonak, hala nola:
- Haur Hezkuntza.
- Lehen Hezkuntza.
- Bigarren Hezkuntza.
- Gizarte Hezkuntza.
- Psikopedagogia.Psikologia
- Titulazio baliokideak.
- Hainbat testuinguru ulertzeko eta eraldatzeko interesa duten pertsonak, ikuspegi kritikoa, inklusiboa eta justizia sozialarekin konprometitua oinarri hartuta. Graduan sartzen direnek aniztasunarekiko sentsibilitatea, hezkuntza-berrikuntzarako motibazioa eta testuinguru desberdinetako pertsonen, taldeen eta komunitateen ongizatean eta garapenean laguntzeko prestasuna erakustea gomendatzen da.
Programa
Bigarren gradua Pedagogian
Irailetik ekainera.
Metodologia
Metodologia aktiboak
Ikastaroan aukera metodologiko aktiboei emango zaie lehentasuna, hala nola_
- Arazoetan oinarritutako ikaskuntza.Kasuetan oinarritutako i
- kaskuntza
- Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza.
- Ikaskuntza kooperatiboa.Erronketan oinarritutako ikaskuntza.
- Zerbitzuaren ikaskuntza.
- Design Thinking.
Tutorea, bidaide
Irakasleek etengabeko laguntza pertsonalizatua eskainiko dizute zure ikaste-prozesuan. Alde horretatik, funtsezko hiru figura izango dituzu akonpainamendu-prozesuan:
- Tutoretza. Eskura izango duzu orientazio akademikoa eta banakako laguntza graduko zure esperientzia akademikoan.
- Gaiaren irakaskuntza. Bere esperientzia eskainiko dizu eta zure prozesuaren jarraipena egingo du arlo bakoitzean.
- Gradu Bukaerako Laneko tutoretza. Eskainiko dizkizu bere esperientzia, laguntza eta orientazioa ikerketa-lana egiteko prozesu osoan, eta emango dizu laguntza kalitatezko lana egin eta proposatutako helburuak lor ditzazun.
Matrikula
Inskripzioa
- Ohiko epea: 2025-12-01etik 2026-07-05era.
- Ezohiko epea: 2026-07-06tik 2026-09-03ra.
Dokumentazioa ekartzeko azkenengo eguna:
- Ohiko epea: 2025/12/01etik 2026/07/06ra.
- Ezohiko epea: 2026/07/06tik 2026/09/03ra.
Onartuen jakinarazpena:
- Ohiko epea: 2026/07/06, arratsaldez.
- Ezohiko epea: 2026-09-03.
Matrikulazioa
Matrikula berriak:
- Ohiko epea: 2026/07/20tik 2026/07/22ra.
- Ezohiko epea: 2026/09/7tik 2026/09/8ra.
Matrikula beteranoak: 2026/07/20tik 2026/07/24ra.
Onarpen baldintzak eta prozesua
Inskripzioa egiterakoan egiaztatu behar diren hizkuntza-mailak hurrengoak dira:
Euskara-maila: C1
- C1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa).
Nola egiaztatzen da hizkuntza-maila?
Euskara
- EGA agiria edo dagokion Hizkuntza eskakizuna (Administraziorako PL3; Hezkuntzarako PL2).
- Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean diplomatura eginda edukitzea.
- Diplomatura Mondragon Unibertsitatean egin ez bada, baina bai euskaraz, 47/2012 DEKRETUAk dioenaren arabera.
Dekretuaren erreferentzia.
Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzaren ibilbiderako hasierako hizkuntza-eskakizuna beste ibilbideen berdina bada ere, ikasketen bukaeran, berriz, B2 mailaren akreditazioa beharko da lanean aritzeko (RD 1594/2011).
Dekretuaren erreferentzia.
Materiak edo ikasgaiak euskaraz egingo dira. Salbuespenak:
- Atzerriko Hizkuntzako ibilbideko materia espezifiko guztiak ingelesez egingo dira.
Kredituen aitortza
Hezkuntza arloko lizentziatura, gradu eta masterretatik datozen pertsonek, hala nola Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Gizarte Hezkuntza, Psikopedagogia, Psikologia edo titulazio baliokideetatik datozenek, bi urteren buruan lortu ahal izango dute gradua, 140 ECTS eginda.
Irteerako profila
Lanbiderako profila
Gradua amaitutakoan, zure profil profesionala garatu ahal izango duzu eremu orokor hauetan:
- Hezkuntza formala: Irakaskuntza arautuko sistemetan esku hartzea.
- Hezkuntza-eremu ez-formala: Komunitate-, kultura- eta aisialdi-eremuetako hezkuntza.
- Eremu soziala eta komunitarioa: Hezkuntzako esku-hartzea logika komunitariotik eta partaidetza-logikatik abiatuta.
- Osasunaren eta ongizatearen esparrua: Bizitzarako, zaintzarako eta osasun integralerako hezkuntza.
- Justiziaren eta babesaren eremua: Hezkuntzako esku-hartzea babes eta justiziako testuinguruetan.
- Prestakuntzaren eta laneratzearen esparrua: Bizialdi osoko hezkuntza eta gizarte- eta lan-orientazioa.
- Kulturaren, digitalaren eta parte-hartzearen esparrua.
- Ikerketaren, berrikuntzaren eta hezkuntza-kudeaketaren esparrua.
Informazio gehiago
- Telefonoz: 943 71 31 39
- Emailez: idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
* Gure ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etatik 13:00etara eta arratsaldeko 14:30etatik 17:30etara da.