Pasa den astean amaitu zen BIDASOAko areto futbol txapelketa
Pasa den astean amaitu zen BIDASOAko areto futbol txapelketa
Pasa den astean amaitu zen BIDASOAko areto futbol txapelketa
4 taldek hartu dute parte txapelketan

Aurreko asteazkenean jokatu zen Bidasoako neguko areto futbol txapelketako finala Azken Portu kiroldegian.
4 taldek hartu dute parte txapelketan. Hiru zatitan banatuta egon da: ligaxka, final-erdiak eta finala. Txapelketa urrian hasi zen eta dagoeneko badugu aurtengo Bidasoako fakultateko talde ordezkaria.
"FC Birrareal" taldea izan da txapelduna, finala "Casino FC" taldearen aurka 4 eta 2 irabazi ondoren. Hurrengo astean Oñatiko irabazlearen (Cartera Ponso) aurka jokatuko dute, eta irabazlea enpresagintzako ordezkaria izango da Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketan.
Zorionak talde txapeldunari eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!!
