Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketa 25-26

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketa 25-26

11 Feb

Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketa 25-26

09:30- 14:00
Arrasate/Aretxabaleta | Udal kirol instalakuntzak

Otsailaren 11an ospatuko da aurtengo txapelketa

$titulo.getData()

Ikasturte honetako Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketa, otsailaren 11an, asteazkena, ospatuko da Arrasate eta Aretxabaletako kirol instalakuntzetan.

Jokamolde batzuetan, fakultate edo campus bakoitzean antolatu diren barne txapelketetako irabazleak izango dira ordezkariak txapelketa honetan, baina beste hainbat jokamoldetan, txapelketa honetarako propio taldeak sortu ditugu. Jokamolde hauetan jokatuko da txapelketa aurtengoan:

  • Talde kirolak: areto futbola, 7ko futbola, saskibaloia eta errugbia (eskubaloia eta boleibola aurrez antolatu dira, kudeaketa arrazoiengatik) 
  • Banakako kirolak: frontenisa (banaka zein binaka), pala, esku pilota (banaka zein binaka), padela eta xakea.

Informazio gehiago

Jokamolde bakoitzeko irabazleek, 2026 Euskadiko Unibertsitate arteko txapelketarako sailkapena eskuratuko dute. Zorte on guztioi!!