Ikasketa amaierako ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian

Atzealdea

Ikasketa amaierako ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian

Ikasketa amaierako ekitaldia 2026

Ikasketa amaierako ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian

2026·06·11

Ekainaren 11an ikasketa amaierako ekitaldia egin zuen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan, gradua bukatu duten ia 300 ikaslek eta eskolak emateko gaitzen duen eta masterretako 34 ikaslek hartu zuten parte. 

 

Bildutako ikasleetatik 149 ikasle dira Lehen Hezkuntzakoak; 55 ikasle Haur Hezkuntzakoak, 19 ikasle Humanitate Digital Globalak graduko bigarren promoziokoak eta, azkenik, 34 ikasle Ikus-entzunezko Komunikazioa gradukoak. 

 

Guztira, Bilboko ekitaldian bildu ziren 1600 bat lagun ikasle, irakasle eta senideak kontuan hartuta.

 

Ane Zuazubiskar irakasleak aurkeztu zuen ekitaldia; bertan parte hartu zuten Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak. Ekitaldian Ines Osinaga musikariak ere hartu zuen parte. 

 

Oroigarria jaso eta taldeko argazkiak egiteaz gain, zenbait ikasleek partekatu zituzten ikasketen inguruko bizipenak, mezuak eta bideoak. 

 

Oroigarri gisa, graduatu eta master berriek jaso zuten Yera Sanchez eta Mikel Etxaburu irakasleek elkarlanean egindako lamina. Ekitaldiaren amaieran photocall-a egon zen.

 

Ekitaldiaren argazki galeria

 

Ikasketa amaierako ekitaldia 2025-2026

Unibertsitatea baino gehiago gara