Ongizate emozionala aztergai Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Atzealdea

Ongizate emozionala aztergai Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Jardunaldia

Ongizate emozionala aztergai Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Jardunaldia fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko programaren barnean kokatzen da eta apirilaren 16an egingo da Aretxabaletako campusean.

2026·04·14

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, bere 50. urteurrena ospatzeko programaren barnean, ongizate komunitarioaren inguruan hausnartzeko jardunaldi bat antolatu du. 

 

Izan ere, apirilak osasunarekin lotura estua duela aprobetxatuz, Ongizate emozionala unibertsitate garaian saioa antolatu da gai horren inguruko begirada partekatu bat eraikitzeko eta komunitateari balioa emateko.

 

Jardunaldia apirilaren 16an, osteguna, 18:00etatik aurrera, egingo da. Jardunaldiaren abiapuntua da ongizate komunitarioa ez dela soilik pertsona bakoitzaren erantzukizuna, baizik eta elkar zaintzen duen komunitate baten eraikuntza kolektiboa.

 

Jardunaldiari hasiera emateko, Irati Perez psikologoa elkarrizketatuko du Ane Zuazubiskarrek. Elkarrizketa horren helburua da buruko osasunaren garrantzia eta egungo erronkak ikuspegi profesional eta hurbiletik aztertzea.

 

Ondoren, 18:30etatik 19:15etara, OMITeko (Osasun Mentala Indartzeko Taldea) bi ikaslek, Jasone Girado Arrasateko Udaleko ordezkariak eta AGIFESeko Nagore Zamarreñok, mahai-ingurua egingo dute. Eztabaida horrek, ikuspuntu askotatik, ongizate komunitarioaren eraikuntzan inplikatutako eragileen rola aztertuko du.

 

Azpimarratzekoa da OMITeko kide diren fakultateko ikasleek bultzatutako ekimena dela, beren jardueraren bidez buru-osasunaren sustapenean eta komunitatearen aktibazioan ekarpen garrantzitsua egiten ari baitira.


Unibertsitatea baino gehiago gara