Osasun-produktuen eta in vitro diagnostikoko produktuen erregulazioari buruzko ikastaro berria

Atzealdea

Osasun-produktuen eta in vitro diagnostikoko produktuen erregulazioari buruzko ikastaro berria

IKASTARO BERRIA

Osasun-produktuen eta in vitro diagnostikoko produktuen erregulazioari buruzko ikastaro berria

Osasun industriak eta farmazeutikoak asko baloratutako ezagutza

2025·06·10

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak, Basque Health Clusterrarekin elkarlanean, Produktu Sanitarioen (MDR) eta in vitro diagnostikoko produktuen (IVDR) erregulazioko Aditu Diploma jarri ditu martxan.

Osasun-sektorea etengabe aldatzen ari da, eta produktu berriak merkaturatu ahal izateko, ezinbestekoa da araudia eta jarraitu beharreko prozesuak ezagutzea. Programa hau merkatuko eduki eguneratuenekin diseinatu da eta ikuspegi praktiko eta berritzailea eman zaio. Gainera, Euskal Herrian gaian erreferenteak diren erakundeetako profesional adituek hartuko dute parte irakasle eta hizlari gisa.

Informazio praktikoa:

  • Online modalitate sinkronoa
  • Hasiera: urtarrila 2026
  • Amaiera: uztaila 2026

Eskola teorikoak eta tailerrak talde lanekin, eztabaidekin, ariketekin eta simulazioekin osatuko dira. Gai zehatzetan adituak gonbidatuko dira hitzaldiak ematera eta ikastaroaren amaieran proiektu praktiko bat ere landuko dute ikasleek.

Helburua

Programaren helburua da profesionalek ezagutzea produktuak merkaturatzeko zein urrats eta arau jarraitu behar diren: kalitate-sistemak, dokumentazioa, ziurtagiriak, segurtasuna, funtzionaltasuna, merkaturatzea… Ikastaroaren helburua da MDR 2017/745 eta IVDR 2017/746 Europako Erregelamenduen ulermen sakona eta praktikoa ematea, parte-hartzaileak gaituz Europar Batasunak eskatzen dituen kalitate, segurtasun eta ebaluazio kliniko berriei bermeekin aurre egiteko.

Ikastaroa osasun-erregulazioko arduradunei eta langileei dago zuzenduta, baita osasun-produktuen diseinatzaileei/planifikatzaileei eta ikerketa-langileei ere, besteak beste.