Nagore Bermeosolo: “Adimen artifizialarekin lotutako proiektuetan lan egin nahi dut”

Atzealdea

Nagore Bermeosolo: “Adimen artifizialarekin lotutako proiektuetan lan egin nahi dut”

bdata

Nagore Bermeosolo: “Adimen artifizialarekin lotutako proiektuetan lan egin nahi dut”

Nagore Bermeosolo, BDatAko ikasleari, elkarrizketa bat egin diogu, gradu berri hau hobeto ezagutzeko

2020·02·07

$titulo.getData()


Nagore Bermeosolo 18 urteko neska gernikarra da eta gaur egun, Mondragon Unibertsitateko Business Data Analytics Gradua egiten ari da. Big data, adimen artifiziala eta datuen analisiaren inguruko formakuntza hau, Euskadin aintzindaria izan da eta enpresek gaur egun gehien baloratzen duten profilen artean kokatzen da. Nagore etorkizunean hainbat sektoretan premiazkoa izango den konpetentzia tekniko eta pertsonalak garatzen dihardu unibertsitatean.

Nor da Nagore? Zeintzuk dira zure zaletasunak? Zer egiten duzu zure denbora librean?

Nagore artea oso gustuko duen neska gernikarra da. Batez ere, musikaren arloak mugitzen nau. Matematikak ere oso gustuko ditut, eta askok pentsa ez arren, matematikak musikaren zein beste gauza askoren oinarri dira. Pianoa jotzeak eta abesteak oso zoriontsu egiten nau, eta esan daiteke nire bi lagunekin talde txikitxo bat osatu dudala. Hobbie bezala ikusten badut ere, asko gustatuko litzaidake etorkizunean munduan zehar kontzertuak eman ahal izatea!

Musika munduan zabiltza, baina unibertsitateko ikasketak ere aldi berean egiten dituzu, ezta?

Business Data Analytics ikasten ari naiz, datu zientziari buruzko eta enpresa mundura bideratutako gradua da. Gradu honek irakasgai teorikoak beste irakasgai praktikoago batzuekin nahasten ditu, eta honela kontzeptuak benetan barneratzea lortzen da. Matematikak betidanik gustatu izan zaizkit, baina ez nekien bizitza errealean zertarako erabili zitezkeen. Gradu hau aurkitu eta unibertsitateko ate-irekietan egon eta jarraian erabaki nuen niretzako tokia hau zela.

Ikaste prozesua nolakoa dela esango zenuke?

Ikasteko era oso desberdina da batxilergokoarekin alderatuz. Batxilergoan irakasgaiak askoz teorikoagoak ziren eta beraz ez nituen kontzeptuak errealitatearekin lotzen. Ondorioz, banekien ikasitako gehiena azterketan egin eta bi egunetara ahaztuko zitzaidala. Gradu honetan, ordea, ezin daiteke azken eguneko “sprint” bat egin. Ordu bakoitza oso garrantzitsua eta beharrezkoa denez, klase bat galdu ezkero haria galtzen duzu. Hala ere, ikaskide eta irakasleak edozertan laguntzeko prest ageri dira beti.

Erronken ebazpenean oinarrituta ikasten duzue. Zein da ebatzi duzun azken erronka?

Innobasque-rekin kolaborazioan izan da. Erronka honetan Euskal Herriaren RISeko (EBeko Berrikuntzako Markagailua) markagailuko jaitsiera eragin duten faktoreak aurkitu behar izan ditugu. Puntuazioa jaistea eragin duten faktoreak antzemateaz gain, egoera hobeto ulertu eta hau hobetzeko zer egin daitekeen ondorioztatzeko Makroekonomia- eta Mikroekonomia- kontzeptuak ere barneratu behar izan ditugu.

Erronketan benetako bezeroak dituzue, horrela da? Esan iezaiguzu zer paper betetzen duen enpresak errokan.

Bai, bezeroa erronka bakoitzeko lehen astean irakasgelara etorri eta bere arazoa eta beharrak aurkezten dizkigu. Enpresa funtsezkoa da erronketan, erabakiak bezeroaren beharretan zentratuz hartu behar dira eta. Bezeroaren laneko testuingurua ondo ezagutzea oso garrantzitsua da, batez ere bezeroaren arazoak ondo ulertzeko.

Gradu honetako zein aspektu nabarmenduko zenuke? 

Nabarmenduko nukeena zera da, lehen ahaldiz ulertu dudala lan erreal bat zer den eta honek atzetik dakarren guztia. Gure burua erronka errealen aurrean aurkitzerakoan ezinbestekoa da etengabe lan egitea bezeroaren beharrak asetzeko. Gainera, graduan konpetentzia profesionalak lortzeaz gain konpetentzia pertsonalak ere asko lantzen ditugu. Honi esker, taldean lan egiten ikasteaz gain bata-besteengandik ikastea lortzen dugu. Ingurukoen sentimenduak ulertzea eta norberaren sentimenduak adierazten ikastea beharrezkoa da lan-giro atsegina izateko. 

Zure etorkizun profesionalea eragina izango bazenu, non gustatuko litzaizuke lan egitea?

Egia esan, datu zientziaren munduan lan egin nahi dudala argi ikusten badut ere, oraindik ez dakit zein arlo den nire gustukoena. Suposatzen dut sektore ezberdinei buruzko proiektuetan lan egin ostean ideiak argituko zaizkit. Momentuz erronka bakoitzaz gozatzea espero dut, ezaguera desberdinak lortzeko asmotan! Argi dudana da Adimen Artifizialarekin zerikusia duen guztiak asko erakartzen nauela eta horren inguruan gehiago ikasteko irrikitan nago. Honez gain, esan beharra daukat herrialde desberdineetan lan egitea dela nire ametsa.