Marcos Familiar testigantza

Titulazioa

Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-Mailako Teknikaria

Familia profesionala: Elektrizitatea eta Elektronika

Iraupena

1. maila 990 ordu

2. maila 1010 ordu

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntzak

Euskara

Modalitatea

Presentziala

Plazak

50 plaza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1362857, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

Marcos Familiar testigantza

TESTIGANTZA

Marcos Familiar testigantza

Hementxe Marcosen hezkuntza testigantza:

$titulo.getData()


   1. Zein dira zure izen abizenak eta zein Goi Mailako Heziketa Ziklo ikasi duzu?

Marcos Familiar Baena naiz eta Automatizazio eta Robotika Industriala ikasten ari naiz.

   2. Zergatik Automatizazio eta Robotika?

Urte asko lanean eman ondoren eta automatizaziora bideratutako lan eskaria ikusita, pausoa eman eta ikastea erabaki nuen. Betidanik gustatu eta interesatu izan zait gaia. 

   3. Zergatik Mondragon Goi Eskola Politeknikoa?

MGEPen ikastea erabaki nuen, nire adinean eta nire lan-esperientziarekin, batez ere lan-ingurunean plus bat ekarriko zidaten ezagutzak ikasi eta eskuratzea bilatzen nuelako.

Ikasketak eta lana uztartu ahal izan ditut, goizez ikasten ibili naiz eta arratsaldeko txandan aldiz lanean 14:00etatik 22:00etara. Bi ikasturte izan dira, eta ordutegi oso zorrotza izan dira niretzat, baina gauzak eguneratuta eramateak asko lagundu dit. Okerrena lasai bazkaltzeko astirik ez izatea izan da.

Uste dut zortea izan dudala ikaskideekin, talde oso anitza izan da, bai adinaren aldetik, bai jatorriaren aldetik ere, denak oso ondo moldatu gara eta tratua oso ona izan da beti.

Hemendik aurrera harremana izaten jarraituko dudan jendea ezagutu dut.

   4. Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, talde lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?

Taldean egin ditugun ETHAZI metodologian oinarritutako lanak oso atseginak izan dira, nik uste dut oso modu egokia dela emandako teoria praktikan jartzeko. Metodologia honekin asko ikasi dudala uste dut.

 5. Eta zikloa eta gero, lanean ari zara? Non?

Hasiera batean ez nuen enpresaz aldatzeko asmorik, baina elkarrizketak egitea erabaki nuen, inguruneko lan-egoera aztertzeko eta nik nire profilarekin nola lotu jakiteko.

MGEPeko enpresa eta praktika koordinatzaileei hau azaldu nien eta beraiek kudeatutako elkarrizketei esker, inguruko enpresa baten proposamen interesgarria iritsi zitzaidan nere ikasketekin lotutakoa. Beraz aldaketa egitea erabaki nuen. 

 6. Enpresa zertara dedikatzen da? Zein da bere merkatua?

Enpresa Ulma Handling System da eta bertan, logistika automatizatuarekin lotutako proiektuak garatzen dira, biltegi automatikoak, aireportuetako zintak, etab.

Nire kasuan, esperientzia dut logistikan, eta automatizazioa eta robotika ikasi ondoren, oso proiektu interesgarria iruditu zitzaidan.

Gaur egungo egoerarekin (pandemia) oraindik ez naiz enpresa berrian lurreratu. Orain arte, harrera-planaren zati bat eta simulazio ariketa batzuk egin ditut, MGEPen klasean erabili ditugun automatizazio-programa berdinekin.

Egoera ikusita, goiz da zerbait zehatzagoa emateko, baina oraingoz oso pozik nago.

 7. Goi mailako ziklo honek bete al ditu zure aurreikuspenak?

Nire kasuan asko ikasi dut eta konturatu naiz gai hau oso gustuko dudala, eta pentsatzen ari naiz etorkizunean ere ikasten jarraitzea.

 8. Zer esango zenioke ikasketak aukeratu behar dituen gazte bati?

Arreta deitzen dion gai bat aukeratzea lagungaria egingo zaiola. 


Goi-mailako heziketa zikloa baino gehiago gara