Maier S. COOP. Nazioarteko Diseinu lehiaketaren zortzigarren edizioan Mondragon Unibertsitateak irabazi du unibertsitate onenaren saria

Atzera

Maier S. COOP. Nazioarteko Diseinu lehiaketaren zortzigarren edizioan Mondragon Unibertsitateak irabazi du unibertsitate onenaren saria

LEHIAKETA

Maier S. COOP. Nazioarteko Diseinu lehiaketaren zortzigarren edizioan Mondragon Unibertsitateak irabazi du unibertsitate onenaren saria

Industria Diseinuko Ingeniaritza Graduko ikasle ohia den Víctor Grotenek jaso du saria ikasleen kategorian.

2019·07·04

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak eskuratu du unibertsitate onenaren izendapena Maier S.COOP. Nazioarteko lehiaketaren zortzigarren edizioan eta hala lortu 1.500 eurotako sari ekonomikoa. MAIER kooperatibak antolatutako lehiaketaren xedea izan da argiztapena erabiltzea 2025eko ibilgailuaren diseinu elementu gisa, sari banaketa Amorebieta-Etxanoko Automotive Intelligence Center zentroan izan delarik. 

Lehiaketan bertan, Víctor Groten Goi Eskola Politeknikoko Industria Diseinu eta Produktu Garapenerako Ingeniaritza Graduko ikasle ohia eta egungo Valentziako Unibertsitate Politeknikoko ikasleak 4.000 eurotako saria jaso du AURA bere proiektuagatik.

Gainera, gradu bereko 3. mailako ikasleak finalista izan dira BARUS eta MOBYN proiektuekin. Lehena Mario Belloso eta Euken Ercillak garatua izan da, eta bigarrena berriz, Ivan Angulo eta Iker Lorenzorena.

 

512x262BARUS proiektua

512x262MOBYN proiektua

Prestigiodun lehiaketa

Maier S.COOP. Nazioarteko lehiaketaren zortzigarren edizioan 128 proiektu aurkeztu dira hamaika jatorritakoak; hala nola AEB edo Amerikako Estatu Batuak, Frantzia, Alemania, Britainia Handia, Italia, Espainia, Txina, India edota Brasil. Sariketaren irabazleen artean 15.000 euro baino gehiago banatu dira. Gainera, sari banaketa ekitaldira ondorengo pertsona entzutetsuak etorri dira: Iñigo Ucín MONDRAGON Korporazioko lehendakaria, Robert Lesnik Daimlerreko Kanpo Diseinuko zuzendaria, François Farion Renaulteko Colour & Trim Diseinuko zuzendaria, Williane Oliveira Bytoneko Colour & Trim Diseinuko zuzendaria eta François Duris Huawei Technologies etxeko Diseinu zuzendaria.