Mondragon esperientzia kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute kooperatibismoari buruzko unibertsitate masterreko nazioarteko ikasleek

Atzealdea

Mondragon esperientzia kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute kooperatibismoari buruzko unibertsitate masterreko nazioarteko ikasleek

Kooperatibismo masterra

Mondragon esperientzia kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute kooperatibismoari buruzko unibertsitate masterreko nazioarteko ikasleek

Martxoaren 21tik apirilaren 1era, Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean unibertsitate masterreko zazpi ikaslek hainbat bisita eta hitzordu izango dituzte Euskal Herrian.

2022·03·14

$titulo.getData()


Martxoaren 21etik apirilaren 1era, Mondragon esperientzia kooperatiboa ezagutzeko parada izango dute Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean unibertsitate masterreko ikasleek. Nazioarteko master hau online eskaintzen da baina, ikasleek aukera dute,  formazioa osagarri moduan, euskal kooperatibismoa gertutik ezagutzeko. Lehen bisita honetan, beste batzuen artean, El Salvador, Italia, Katalunia, Kolonbia eta Mauritaniatik etorritako lagunek hartuko dute parte.

 

Gipuzkoan ezagutuko dituzte, besteak beste, Otalora, Mondragoneko zuzendaritza eta kooperatiba garapenerako zentroa; Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartea, Soraluce, Lagun Aro, Ulma Taldea, Mundukide Fundazioa, Arizmendi Ikastola, Emun, Goiena, Fagor Automation, eta Debagoiena 2030 eta KoopFabrika egitasmoak. Gasteiz aldean Eraman, bizikleta bidezko banaketako kooperatiba bezalako esperientzia berritzaileak bisitatuko dituzte. Eta Bilbon, Mondragon Unibertsitateko Bilbao Berrikuntza Faktoriako (BBF) eta AS Fabrik campuseko hainbat ekimen ezagutzeko parada izango dute. 

 

Kooperatiba eta erakundeetara egingo dituzten bisitatik aparte, baliatuko dute egonaldia arlo akademikoan ere sakontzeko. Hala, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean, hainbat formazio saiotan parte hartuko dute eta Master Bukaerako Lanetan aurreratzeko, tutoretzak egingo dituzte.

 

Ikasleen harrera ekitaldia egingo da, martxoaren 21ean, 11:30etan, Eskoriatzako campusean. Egun horretan, Nagore Ipiña Fakultateko dekanoak eta Leire Uriarte masterreko koordinatzaileak ongi etorria eman eta egonaldiaren programa azalduko diete. Ikusirik gainera gurean dauden bitartean Korrikak Eskoriatza zeharkatuko duela, masterreko atzerriko ikasleek parte hartuko dute, Fakultateko beste ikasle eta langileekin batera, euskararen aldeko mobilizazioan.

 

Bestalde, Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean unibertsitate masterrak antolatzen dituen ekintzen artean, apirilaren 28an, 18:00etan, webinar ireki bat eskainiko dute: Kooperatibismoa, estretegia eta digitalizazioa. Gazteleraz izango den mahai-inguruan, parte hartuko dute Julen Iturbek (Consultor artesano), Jesús Fernandezek (Ederlan), Nagore Ipiñak (Mondragon Unibertsitatea) eta Leire Uriarte masterreko koordinatzaileak. Dagoeneko izen-ematea irekita dago.