Industria Masterreko ikasleek ibilgailu elektrikoei eta automobilgintzari buruzko hitzaldi bat jaso dute

Atzera

Industria Masterreko ikasleek ibilgailu elektrikoei eta automobilgintzari buruzko hitzaldi bat jaso dute

PONENCIA

Industria Masterreko ikasleek ibilgailu elektrikoei eta automobilgintzari buruzko hitzaldi bat jaso dute

Jose Manuel Cubert Otañok, GKN automotiveko ingeniaritza zuzendariak, "Auto elektrikoa, oraina eta etorkizuna" hitzaldia eskaini zuen.

2020·11·18

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Industria Masterreko ikasleek Jose Manuel Cubert Otaño doktoreak eskainitako hitzaldi batera joateko aukera izan zuten, ingeniaritzan ibilbide luzea egin duen profesionala. Cubert Otaño GKN Automotiveko Ingeniaritza zuzendaria izan da bere azken 25 urteetan, baita ibilgailu hibrido eta elektrikoentzako trakzio motorren GKNko arduradun nagusia ere, aurretik 17 urtez INDAR enpresan lan egin ondoren eta beti ingeniaritza zuzendari gisa.

Hitzaldiak, "Auto elektrikoa, oraina eta etorkizuna" izenekoak, 3 orduko iraupena izan zuen, eta gai interesgarriak jorratu ziren, hala nola automobilgintzaren euskal industria eta mundu mailakoa, material berriak, teknologia berriak eta produktuak. Gainera, automobilgintzako joera berriei buruzko gogoetak egin ziren, hala nola, digitalizazioa, car-sharinga, gidatze autonomoa, propultsio-sistemak, baterietarako gelaxka motak, birkarga motak, hidrogenoa auto elektrikoan, eragina automobilgintzaren euskal industrian, karbono-aztarnaren konparazioa ibilgailu motaren arabera, baterien lehengaiak eta birziklapena, baterien fabrikatzaileak eta munduko merkatua. Hitzaldira joan ziren Goi Eskola Politeknikoko irakasleek hau oso interesgarritzat eta osotzat jo zuten, Industria Masterreko ikasleentzat egokia. Era berean, oso positiboa izan da saioan parte hartu zuten 70 ikasle baino gehiagoren balorazioa; horietatik 40 Orona-Ideo Fundazioaren eraikineko auditorioan izan ziren eta gainerakoak streaming bidez konektatu ziren.

Gaurkotasuna duen hitzaldia

Cubert Otañoren hitzetan, "Auto elektrikoa etorkizuna da, dagoeneko hemen dagoen etorkizuna, Goi Eskola Politeknikoko ikasleentzat irtenbide profesionala izan daitekeena". Halaber, hizlariak azpimarratu nahi izan zuen teknologia berriek auto elektrikoa errealitate bihurtzen dutela, euskal industria ehunean duela eragina; eta, hedaduraz, lanbide eta ingeniaritza ikasketetan; "Euskadin inpaktua garrantzitsua da, BPGren % 25 industria da eta BPGren % 11,5 automobilgintza da. Auto elektrikoak dakartzan erronka berrietara egokitu behar da, legeriara, teknologiara, azpiegiturara edo erabiltzailearen onarpenera ". Etorkizunari begira anbizio handiko erronka bat dago, elektromugikortasunerantz eraldatzea. Azken ondorio gisa, Cubert Otañok honako hau azpimarratu zuen: "Euskadin ibilgailu konbentzionalentzako produktuak egiten ditugu, eta orain arte ondo joan zaigu, baina oraindik ez gaude erabat lerrokatuta eta, gainera, atzerapen handia dugu auto elektrikoak behar dituen teknologia eta produktu berrien garapenean eta fabrikazioan, Europako beste herrialde batzuekin alderatuta, hala nola Alemania, Frantzia, Ingalaterra, Herbehereak eta mundu mailan, Japonia, AEB eta Hego Korea".