Maddi Zuloagak jaso du hizlari onenaren aipamena Euskarazko X. Unibertsitate Eztabaida Ligan

Atzealdea

Maddi Zuloagak jaso du hizlari onenaren aipamena Euskarazko X. Unibertsitate Eztabaida Ligan

X. Euskarazko Unibertsitate Eztabaida Liga

Maddi Zuloagak jaso du hizlari onenaren aipamena Euskarazko X. Unibertsitate Eztabaida Ligan

Mondragon Unibertsitateko taldea osatu dute Maddi Zuloaga, Unai López, Unax Martínez, Malen González eta Naroa Alijostes ikasleek.

2023·11·14

$titulo.getData()


Pasa den larunbatean, azaroak 11, Iruñean, Nafarroako Foru Parlamentuaren egoitzan, Unibertsitate arteko Euskarazko Eztabaidaren hamargarren Liga egin da. Finalean parte hartu dute Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.
 
Oratoria onenaren aipamena Maddi Zuloaga Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak graduko ikasleak irabazi du. Talde onenaren saria, aldiz, Euskal Herriko Unibertsitateak lortu du.
 
Mondragon Unibertsitatearen aldetik taldea osatu dute hurrengo ikasleek: Maddi Zuloaga, (Humanitate Digital Globalak Gradua) eta Naroa Alijostes (Ikus-entzunezko Komunikazioa Gradua) eta Unai López, Unax Martínez eta Malen González (Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoa Gradua).
 
Hamargarren edizioan, hurrengo galderari buruz eztabaidatu dute ikasleek: Zenbat erabakietan, inteligentzia artifizialaren gainetik giza inteligentzia hobetsi behar al da? 
 
 
Zorionak guztioi!