Business Data Analytics-eko graduko ikasleak Innobasque-rekin lanean

Atzealdea

Business Data Analytics-eko graduko ikasleak Innobasque-rekin lanean

BDatA erronka

Business Data Analytics-eko graduko ikasleak Innobasque-rekin lanean

Business Data Analytics graduko ikasleak Innobasque erakundeari laguntzeko erronka haundia jaso zuten, eskualde bat lehiakorrago izan dadin laguntzen duten faktoreak hobeto ezagutzeko.

2020·01·16

$titulo.getData()


Business Data Analytics graduko ikasleak Innobasque erakundeari laguntzeko erronka haundia jaso zuten, eskualde bat lehiakorrago izan dadin laguntzen duten faktoreak hobeto ezagutzeko. Horretarako indikatzaileak zeintzuk diren identifikatu izan behar dituzte, Regional Innovation Scorecard-ean identifikatzen diren 18az gain, eskualde bat “berrikuntzan aurreratua eta liderra” izaten laguntzen dutenak. Regional Scorecard-eko adierazleak ekonomia bateko errealitate isolatuak direla sinetsi beharrean, bdaterrek datuen analitikaren bidez eta machine learning teknikak aplikatuz ingurune lehiakor onuragarriak zeintzuk diren identifikatu dituzte adierazle horiek loratzen joateko. 

Bigarren erronka horri esker, bdaterrek EBko herrialde eta eskualdeetako oinarrizko adierazle makro, meso eta mikroekonomikoak ulertu eta aztertzea ahalbidetu dute, ekonomia sendoak identifikatzeko dituzten gaitasunak hobetuz. Aurretik aurreratuak eta berrikuntzan punta-puntakoak diren eskualdeetako datu ekonomiko eta lehiakor ugari aztertuta, bdaterrek Innobasqu-i Euskadiren ezagutza sakonago bat sortzen lagundu diete, eskualde gero eta lehiakorragoa eta berrikuntzan liderra lortzeko.