Lide Alvarez ikaslearen NERO proiektua saritua izan da TEAMIT+ nazioarteko programan
Lide Alvarez ikaslearen NERO proiektua saritua izan da TEAMIT+ nazioarteko programan
Lide Alvarez ikaslearen NERO proiektua saritua izan da TEAMIT+ nazioarteko programan
Informatikako Graduko ikasleak turismoan ur-kontsumoa murrizteko proposamena garatu du nazioarteko talde batean, eta proiektuak mentoring eta coaching laguntza jasoko ditu garatzen jarraitzeko

Informatikako Graduko gure ikaslea den Lide Alvarez-ek parte hartu duen proiektua saritua izan da TEAMIT+ nazioarteko ekintzailetza- eta berrikuntza-programan. Gainera, taldeak finantziazioa eta coaching-a lortu ditu proiektuarekin aurrera jarraitzeko.
TEAMIT+ programa Frantzia, Grezia, Finlandia eta Espainiako parte-hartzaileak elkartzen dituen nazioarteko ekimena da. Programaren helburua da nazioarteko taldeetan lan eginez gizarte eta ingurumen erronkei irtenbide berritzaileak garatzea.
Lide Alvarezen taldeak “NERO” izeneko proiektua garatu du. Ideiaren helburua turismoaren sektorean sortzen den ur gehiegizko kontsumoa murriztea da. Horretarako, hotelentzako gailu adimendun bat proposatzen dute, dutxetan ur-kontsumoaren inguruko feedback bisuala denbora errealean eskainiz. Sistemaren bidez erabiltzaileak modu naturalean eta ez murriztailean kontzientziatu nahi dituzte, uraren erabilera arduratsuagoa sustatzeko.
NERO proiektua programako hiru onenen artean aukeratua izan da. Aitortza horri esker, taldeak mentoring eta coaching aukera gehigarriak jasoko ditu ideia garatzen eta etorkizunean aplikazio erreal bihurtzen jarraitzeko.
