Ingeniaritza Mekatronikako Gradua Bizkaian ere eskainiko du Mondragon Unibertsitateak Somorrostro Hezkuntza Zentroarekin sinatutako akordioari esker

Atzera

Ingeniaritza Mekatronikako Gradua Bizkaian ere eskainiko du Mondragon Unibertsitateak Somorrostro Hezkuntza Zentroarekin sinatutako akordioari esker

LANKIDETZA-HITZARMENA

Ingeniaritza Mekatronikako Gradua Bizkaian ere eskainiko du Mondragon Unibertsitateak Somorrostro Hezkuntza Zentroarekin sinatutako akordioari esker

Bi erakundeetako presidenteek sinatu dute lankidetza akordioa eta 2020-2021 ikasturtean eskainiko da.

2019·06·11

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Ingeniaritza Mekatronikako Gradua eskainiko du Bizkaian, Somorrostro Prestakuntza Zentroarekin lankidetzan. Hitzarmenaren helburua ingeniaritzaren alorrean unibertsitate-prestakuntza eskaintzea, profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntza koordinatzea eta ikerketa- eta transferentzia-proiektuak bultzatzea izan da. 

Bi ikastetxeen arteko lankidetza-harremana ekainaren 10ean mamitu da, hitzarmen hau izenpetzeaz batera. Hauek izan dira sinatzaileak: Juan Maria Palencia, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren zuzendaria, alde batetik, eta Joseba Segura, Marcelo Gangoiti Fundazioaren (Somorrostro Prestakuntza Zentroa partaide duenaren) presidentea eta Bilboko Elizbarrutiaren Gotzain laguntzailea, bestetik. Bertan izan dira Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Jorge Arevalo Formakuntza Profesionaleko sailburuordea, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko Errektorea eta Carlos Garcia Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Orokorra ere.

Mondragon Unibertsitateak eta Somorrostro Elizbarrutiko Irakas-guneak profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntzako programak ere sortuko dituzte, bi ikastetxeetako irakasleek irekian edo eskaripean emango dituzten tituluen bidez. Inguruko enpresen interesei eta jarduerei jarraiki diseinatuko dira, teknologiaren alorrean betiere.

Era berean, ikerketaren eta ezagutza-transferentziaren alorrari dagokionez, Bilbo Handiko enpresek ezagutza teknologikoan dituzten beharrak antzematen lagunduko du hitzarmenak, baita behar horiei erantzuteko ikerketa- eta transferentzia-jarduerak martxan jartzen ere.

Ingeniaritza Mekatronikoko Gradua

EAEn bereizita eskaintzen ziren baina enpresetan behar berei erantzuten zieten hiru ezagutza-alor (makinaren mekanika, elektronika eta informatika) batera biltzeko asmoz sortutako lehen titulua da Ingeniaritza Mekatronikoko Gradua. Hala, 4.0 industriaren alorrean garrantzi handiko prestakuntza-beharra asetzen du gaur egun graduak.

Goi-mailako prestakuntza-zikloetako ikasleei zein batxilergoko ikasleei dago zuzenduta, baina egin beharreko ibilbideak desberdinak dira kasu batean eta bestean. Titulua prestakuntza dualaren ereduaren arabera dago antolatuta: gradu-titulua lortzeko zehaztutako konpetentziak eskolako ikasketak eta enpresako praktikak txandakatuz eskuratuko dira. Hirugarren mailatik aurrera, ikasleek lanaldi erdia bete beharko dute enpresan.

Graduak diziplina anitzeko prestakuntza-profila ematen die ikasleei, mekanikarekin, kudeaketarekin, elektronikarekin, informatikarekin eta industria-automatizazioarekin zerikusia duten ezagutza-alorrak konbinatzen dituen profila, hain zuzen. 

 

512x262