Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Goi Mailako Heziketa Zikloetako diplomak banatu ditu

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Goi Mailako Heziketa Zikloetako diplomak banatu ditu

DIPLOMA BANAKETA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Goi Mailako Heziketa Zikloetako diplomak banatu ditu

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak diplomak banatu dizkie 2018-19 ikasturtean Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasketak burutu dituzten 122 egresatuei.

2019·07·02

$titulo.getData()


Ekitaldia ekainaren 20an izan zen Arrasaten, eta titulua eskuratu zuten 122 pertsonak bildu ziren bertan euren familia eta lagunekin batera. Ekitaldia Miren Murgiondok gidatu zuen, Goi Eskola Politeknikoko idazkari akademikoak, eta bertan izan ziren baita ere Carlos García Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Orokorra, Gorka Aretxaga Heziketa Zikloetako Koordinatzailea, Osane Lizarralde Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Heziketa Zikloko Koordinatzailea, eta Aritz Barrutia Mekatronika Industrialeko Heziketa Zikloko Koordinatzailea ere. 

Fagor Ederlaneko lehendakari den Aitor Axpek hitz batzuk eskaini zizkien titulatu berriei. Aitorrek Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Heziketa Ziklo bat ikasi zuen, eta ibilbide profesional zabal baten ondoren, egun enpresa erreferentea den Fagor Ederlaneko presidentea da. Bere esperientzia pertsonal eta profesionala inspirazio bezala hartu zuten titulatu berriek, izan ere, etapa bat bukatutzat eman eta erronka berriei aurre egin beharko dieten momentu berezi honetan.

Ekitaldian bildu ziren ikasleek hezkuntza ibilbide ezberdinak jarraitu dituzten; batzuk Formakuntza Dualean hartu dute parte, beste batzuk praktikak atzerrian burutzeko aukera izan dute, baina badira 8 orduko lan orduez gain eskaintza partzialari esker ikasketak aurrera atera ahal izan dutenak ere. Izaskun del Fresnok diploma jaso zuten ikasle guztien izenean hitza hartu zuen atrilean, eta ikasketa prozesuaren balorazioa partekatu zuen bertaratutakoekin.

Diploma banaketak ikasturte akademikoari amaiera eman zion, eta ikasle titulatuak euren ibilbidea erabaki beharko dute orain: batzuk lan munduan sartu nahiko dute, baina era berean egongo da ikasketekin jarraitu eta beste heziketa ziklo edota graduren batekin ausartuko denik ere. 

Zorte on denoi!

 

Diploma banaketa: Heziketa Zikloak