Kooperatiben kudeaketa eta Mondragon esperientzia ardatz dituen masterrari buruzko informazio saioa, ekainaren 9an

Atzealdea

Kooperatiben kudeaketa eta Mondragon esperientzia ardatz dituen masterrari buruzko informazio saioa, ekainaren 9an

Kooperatibismoa

Kooperatiben kudeaketa eta Mondragon esperientzia ardatz dituen masterrari buruzko informazio saioa, ekainaren 9an

Online egingo den informazio saioan, azalduko dira Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterraren ezaugarriak. Saioa 18:00etan hasiko da.

2021·05·24

$titulo.getData()


Ekainaren 9an, unibertsitate masterrei buruzko informazio saioak antolatuko ditu Mondragon Unibertsitateak. Egun horretan, 18:00etan hasita eta online modalitatean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen duen Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterra azalduko zaie izena emandako interesatu guztiei. 

 

Izen-emateko informazio saioan

Naziarteko master honetan izena ematen dutenek jasoko duzu kooperatiben eta gizarte-ekonomiako erakundeen kudeaketa integralerako prestakuntza. Horretarako, murgilduko dira munduan erreferentziazkoa den kooperatiba ekosisteman: Mondragon Kooperatiba Esperientzian. Masterrak bi ibilbide ditu: ibilbide profesionala eta ikerketa ibilbidea.

2021-2022 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateak 16 unibertsitate master eskainiko ditu. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak zuzentzen du Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterra.