Ikasturtearen amaiera eta proiektuen aurkezpena, Kooperatibagintzan Unibertsitate Aditu Ikastaroaren 13. edizioan

Atzealdea

Ikasturtearen amaiera eta proiektuen aurkezpena, Kooperatibagintzan Unibertsitate Aditu Ikastaroaren 13. edizioan

KOOPERATIBISMOA

Ikasturtearen amaiera eta proiektuen aurkezpena, Kooperatibagintzan Unibertsitate Aditu Ikastaroaren 13. edizioan

Aurtengo edizioan 14 kooperatibetako ordezkariek hartu dute parte. Saioa Eskoriatzako campusean egin zen.

2021·07·19

$titulo.getData()


Joan den ostiralean, uztailak 16, Kooperatibagintzan Unibertsitate Aditu Ikastaroaren 13. edizioko amaiera saioa egin zen Eskoriatzako campusean. Ekitaldian, 2021-2022 ikasturtean egindako proiektuen aurkezpena egin zuten. Aurten, 10 proiektu egin dituzte ikastaroan. Pasa den ostiralekok ekitaldian, horietako lau aurkeztu ziren, gainerako sei lanak irailean aurkeztuko dira.

 

 

Edizio honetan 14 lagunek hartu dute parte ikastaroan, honako 10 kooperatiba hauetatik etorrita: Auzo Lagun, RPK, Fagor Ederlan, Lagun Aro Servicios, Elka, Ulma Packaging, Copreci, F.E. Tafalla, Ulma CyE eta Fagor Industrial.

 

Kooperatibagintzan Unibertsitate Aditu Ikastaroa erreferentziazko ikastaroa da euskal kooperatibismoan. Egindako 13 edizioetan, 267 lagunek hartu dute parte, 49 kooperatiba desberdinetik etorrita. Ikastaroaren emaitza moduan, 120 proiektu praktiko baino gehiago egin ditutzte, betiere, gizarte- eta enpresa-sare kooperatiboan hobekuntzak sustatzeko asmoarekin.

 

Mondragon taldeko Otalorarekin bateran antolatutako ikastaroaren 14. edizioa, urrian hasiko da.