ECTS/orduak
10 ECTS
Egutegia
2025/09/26 - 2026/04/17
Or
Tokia
Hizkuntza
Euskara
Modalitatea
Erdi-presentziala
Prezioa
3.700 €
Aurkezpena
LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak eta Mondragon Taldeko Otalorak elkarlanean abian jarritako aditu honek bultzatu nahi du, batetik, transmisio gaurkotu bat kooperatibagintzaren ideia eta praktikarena eta, bestetik, sustatu kooperatiben proiektu sozio-enpresarialak.
NABARMENDUAK
Ikastaro amaierako proiektu praktiko eta aplikatua sortuko duzu
40 kooperatiba desberdinetatik etorritako 350 ordezkari baino gehiagok parte hartu dute
Kooperatiben proiektu sozio-enpresariala garatzeko ezagutza eta tresnak eskturatuko dituzu
Praktikak elkarbanatzeko eta hausnarketa sustatzeko gunea
KONTAKTUA
Helburuak
- Errealitate kooperatiboa ulertu eta aztertzeko ikasleari ezagutza teoriko-praktiko sendoa ematea.
- Kooperatiben Proiektu Sozio-Enpresarialaren garapenerako ezagutza eta erremintak eskaintzea.
- Kooperatiba ezberdinetako partaideen artean gogoeta bultzatzea eta praktiken elkar trukerako espazioak sortzea.
- Kooperatibaren Proiektu Sozio-Enpresariala indartzeko proiektu praktikoa garatzea.
Partaideak kide diren kooperatibetako Proiektu Sozio-Enpresarialak indartzen lagundu nahi du formazio honek, dimentsio kooperatibo edo sozialaren garapenean begirada jarriz. Horretarako, ikasleari lan tresnak eta estrategiak eskaini nahi dizkio aditu titulu honek.
Gaur egungo errealitate konplexua eta bere erronkak kontuan izanik, ikastaroak kooperatibaren proiektuari ekarpena egin nahi dio begirada integral batetik, identitate eta praktika kooperatiboa aztertu eta elikatuz.
Nori zuzendua
- Kooperatibako organo sozial eta exekutiboetako kideak.
- Proiektu kooperatiboa bultzatzeko potentziala eta sentsibilitatea duten pertsonak.
- Bere burua kooperatibismoan janzteko gogoa duen oro.
Programa
- modulua. Kooperatibagintza XXI mendean eta Arrasateko Kooperatiba Esperientzia.
- modulua. Gobernantza Kooperatiboa: Demokrazia ekonomikoaren praktika eta erronkak.
- modulua. Interkooperazioa: kooperatiben arteko lankidetzaren tresnak eta erronkak.
- modulua. Kooperatibismoa eta Eraldaketa Soziala.
- modulua. Erakunde kultura, pertsona eta hezkuntza kooperatiboa.
Metodologia
Perspektiba hirukoitz batetik helduko diogu kooperatibismoari: lehenik, teoria eta ezagutza sakonduz; bestetik, kooperatibismoan bizipen eta praktika metatua duten protagonisten zuzeneko lekukotzak trukatuz; eta hirugarrenik, kooperatibisten artean hausnarketa eta elkarrizketarako tarteak zabalduz.
Egutegia
2025/09/26 - 2026/04/17
Ostirala
09:00-14:00
Irakasleak
Moduluen arduradunak:
- Aitzol Loyola.
- Igor Ortega.
- Ainara Udaondo.
- Ion Lezeta.
- Oier Imaz.
Matrikula
Izen-ematea
- Inskripzioa online egiten da.
Izena emateko epea
- 2025ko irailaren 19a arte.
Zalantzak
- Zalantzetarako, idatzi hurrengo helbidera: idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
Erakundea
Ikastaroa antolatuda dago, elkarlanean, Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiaren eta Mondragon Taldeko Gestio Sozialarekin-Otaloraren artean.
Lekukotzak
“Kooperatibista izakeran kontzienteago egin nauela uste dut, eta gaur egungo erronkei aurre egiteko jarrera aldaketarako grina piztu dit”.
“Kurtsotik pozik irten naiz, proiektu kooperatiboarekiko ezagutza eta konbentzimendua indartuta. Honek, nire kooperatibako beste pertsonei ikastaroan bizi eta ikasitakoa transmititzeko aukera ematen dit”.
“Testuinguru formal batean kooperatiba ezberdinetako pertsonak ezagutu eta esperientziak konpartitzeko aukera dudan lehen aldia da”.
“Kooperatibak bizi dugun egoera kontuan izanik behar beharrezkoak dira pertsona motibatuak, konprometituak eta kooperatibarentzako lan egiteko prest daudenak eta horrelako ikastaroak zentzu honetan laguntzen dute”.
“Adituko esperientziatik pasatzea norberaren erakundearen kultura nolakoa den hobeto identifikatzen lagundu dit eta kultura kooperatibo batera hurbiltzeko pistak eman dizkit, beti pertsonaren figura erdian egonik eta ondo eginiko lanak duen garrantzia goraipatuz”.
Praktikak eta proiektua
Ikasleek proiektu bat landuko dute, ikasitakoa kooperatibetan modu praktikoan gauzatu dadin. Kurtso bukaerako lan honek kooperatiba bakoitzaren Proiektu Sozio-Enpresarialak duen behar eta erronka zehatz batekin lotura izango du. Proiektu bakoitzak, Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren6000192956 Ikertegiko irakasle baten bidelaguntza izango du.
Hona hemen, adibide gisa, aurreko urteetan aurkeztutako proiektu batzuk:
- “Bazkide Berrientzako Harrera Planaren diseinua” .
- “Eraldaketa Soziala lantzeko bide berri bat”.
- “Kontseilu Sozialerako kideentzako eskuliburua”.
- “Proiektu sozio-enpresariala: dimentsio kooperatiboa eta soziala organoetan kudeatzeko sistematika”.
- “Parte-hartze instituzionalaren mapa: komunikazio kanalen analisia”.
- “Kooperatibaren eraldaketa prozesua: pertsonen motibazio, jarrera eta konportamentuen azterketa”.
Prezioa
Mondragon Unibertsitateko Alumni elkarteko kideek %10eko deskontua izango dute ikastaro honetan.
3.700 € (bazkariak eta materialak barne).