Jai batekin ospatuko dute Kooperatibagintza Aditu Tituluaren 10. urteurrena

Atzera

Jai batekin ospatuko dute Kooperatibagintza Aditu Tituluaren 10. urteurrena

Kooperatibismoa

Jai batekin ospatuko dute Kooperatibagintza Aditu Tituluaren 10. urteurrena

Ekainaren 7an egingo da, Eskoriatzako campusean, Kooperatibagintza Aditu Tituluaren 10. urteurrena ospatzeko jaia

2018·05·29

$titulo.getData()


Kooperatibagintza Aditu Tituluak 10 urte bete ditu oraingo ikasturtean, eta urteurren borobil hori ospatzeko, jaia egingo dugu Eskoriatzako campusean. Ekitaldia izango da ekainaren 7an, 18:30etatik aurrera.

Jaian denetarik egongo da: zuzeneko musika, jana, edana eta photocall-a.; dena giro onenean. Izan ere, jaia aukera paregabea izango da ikastaroaren urteurrena ospatzeko eta urte hauetan guztietan proiektuan parte hartu duten denak berriro elkartzeko.

Maiatzaren 31ra arte dago irekita jaian parte hartzeko izen-ematea. 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak eskaintzen du Kooperatibagintza Aditu Titulua. Ikastaro horretan parte hartu dute kooperatiba desberdinetatik etorritako ehunka ordezkari.