Aurten hasita, Koirakaskuntza Hezkuntza Berrikuntzan mikrokredentziala online eta nahieran egiteko aukera egongo da
Aurten hasita, Koirakaskuntza Hezkuntza Berrikuntzan mikrokredentziala online eta nahieran egiteko aukera egongo da
Aurten hasita, Koirakaskuntza Hezkuntza Berrikuntzan mikrokredentziala online eta nahieran egiteko aukera egongo da
Hezkuntzan interesa daukan pertsona orori zuzendutako mikrokredentzial hau era autonomoan egiteko diseinatuta dago.
Koirakasuntza Hezkuntza Berrikuntzan mikrokredentziala egiteko matrikula zabaldu. Aurten, gainera, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultateak eskainitako formakuntza online eta nahieran egiteko aukera egongo da.
Gaur egun koirakaskuntzak hezkuntza-berrikuntza prozesuetan duen garrantzia ikusita, mikrokredentzial honek koirakaskuntzaren oinarriak, onurak eta erronkak identifikatzeko eta horiei erantzuteko gakoak eskainiko dizkio ikasleari. Izan ere, formakuntza honen bitartez, koirakaskuntzaren oinarri pedagogikoak ulertu eta hezkuntza jardunaren eraldaketan duen balioa ezagutzea ahal izango du ikasleak.
Hezkuntzan interesa dutenei zuzendua
Formakuntza era autonomoan egiteko diseinatuta dago, eta hezkuntzan interesa duen pertsona orori zuzenduta dago, izan irakasle, ikasle, hezitzaile edo profesional. Hain zuzen ere, ikasleak irakurgaien, literaturan oinarritutako teorian edota Euskal Herriko ikastetxeetako testigantzen bitartez egingo du lan.
Finantzazioa
Ikastaroa honetan, FUNDAEren bitartez, %100eko hobaria jaso daiteke, eta Mondragon Unibertsitateko Alumni elkarteko kideek %5eko deskontua izango dute matrikulazioan.
