ITP Aeroren hitzaldia Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleentzat

Atzealdea

ITP Aeroren hitzaldia Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleentzat

Hitzaldia

ITP Aeroren hitzaldia Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleentzat

Mikel Villarok, Rolls-Royceko UltraFan programako Senior Design Manager Research & Technology Projects-ak, Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleei zuzendutako hitzaldia eskaini du

2026·05·29

$titulo.getData()


Industria Ingeniaritzako Masterreko lehen mailako ikasleek Mikel Villaro Rolls-Royceko UltraFan programako Senior Design Manager Research & Technology Projects-aren hitzaldia jaso dute, ITP Aeroren bidez antolatutako saio batean. Hitzaldia Ingeniaritza Termikoa eta Fluidoena ikasgaiaren barruan kokatu da, eta aeronautikako propultsio-sistemen azken aurrerapenak ezagutzeko aukera eman die ikasleei.

Saioan, UltraFan motorraren diseinua eta garapena izan dira hizpide nagusiak, eraginkortasun energetikoa handitzeko eta etorkizuneko hegazkinen jasangarritasuna hobetzeko garatzen ari diren teknologia berritzaileak aztertuz. Horrez gain, ikasleek sektore aeronautikoaren egungo erronkak eta industriak eskatzen dituen profil profesionalak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta ITP Aerok urteetako lankidetza mantentzen dute, bai Master Amaierako Lanen bidez, bai ikerketa-proiektu eta doktorego-tesien garapenean. Elkarlan horrek ikasleei industria aeronautikoarekin harreman zuzena izateko aukera eskaintzen die.