Aurkeztu dute “Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan” Aditu Titulu berria

Atzealdea

Aurkeztu dute “Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan” Aditu Titulu berria

titulu berria

Aurkeztu dute “Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan” Aditu Titulu berria

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskainiko du bereziki Haur Hezkuntzako irakasleei zuzenduta dagoen ikastaroa.

2018·05·14

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ikastaro berri bat eskainiko du 2018-2019 ikasturtean: Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan” Aditu Titulua. Ikastaro hau zuzenduta dago, bereziki, lanean ari diren Haur Hezkuntzako Graduatu, Diplomatu eta Goi Teknikariei zuzenduta dago. Gainera, aditu titulua interesgarria da bere lan eremuan berrikuntza prozesuan murgilduta edo murgiltzear dauden profesionalentzat. 
Ikastaroak hiru eremutan eragingo ditu:

  1. Irakasle kontzientea harremanetan. Irakaslea bera da bere lanbidearen erreminta garrantzitsuena. Harremana zutabe duen hezkuntza lanbidean, bere buruaz ahalik eta kontzientzeena izatea lehen mailako helburua da. Adituko partehartzaileak kontzientzia hartzeko prozesuan murgilduko dira, norberaren gorputzetik abiatuta, sentsazioa, emozioa, pentsamendua eta jokabidea integratuz. 
  2. Irakaslea teorien integraziotik berritzen. Zenbait teoriatan oinarritutako berrikuntza prozesuetan daude murgilduta eskola ugari, baina, maiz, ez da teoria horien integraziorik ematen. Aditu tituluak bilatuko du berrikuntzak egiterako orduan teorien integrazioa. Horretarako, ezagutu eta aztertuko dira teoriak praktikan gauzatzeko hainbat esperientzia.
  3. Irakaslea taldean berritzen. Hezkuntzan ematen den berrikuntza elkarlanean oinarritzen da. Komunean proiektu bat eraikitzeko gaitasuna ezinbestekoa da eta, horrekin batera, irakasle taldearen kohesioa gako da. Aditu titulu honetan parte hartuko duten kideek, ardatz hartuta talde lana, komunikazio eraginkorra eta guztien ongizatea, modu esperientzialean biziko dute kohesiora eramango duten prozesu bat.

Ikastaroa eskainiko da zazpi astez Aretxabaletako campusean (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00ra), eta hiru asteburu osoz, landetxe batean (larunbatean egun osoz eta igandean goizez). 

Informazioa eta izenematea: Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan” Aditu Titulua.