Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikerlariek ETFA Konferentzian hartu dute parte

Atzera

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikerlariek ETFA Konferentzian hartu dute parte

KONFERENTZIA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikerlariek ETFA Konferentzian hartu dute parte

Garapen bidean dauden teknologiak eta fabriketako automatizazioa dira ETFA kongresuan bildutako nazioarteko ikerlari eta adituen aztergaiak

2019·09·14

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) sei ikertzailek irailaren 10etik 13ra Zaragozan ospatu zen 24. ETFA International Conference on Emerging Technologies and Factory Automation kongresuan hartu dute parte. Jardunaldien aztergaia garapen bidean dauden teknologiak ziren, baita fabriketako automaziozaioaren garapena ere. 

Eskola Politeknikoko 6 lankidek hartu zuten parte kongresuan, eta 4 lan zientifiko aurkeztu zituzten. Ikertzaileak bi ikerketa taldeetako partaideak dira: Robotika eta Automatizazioko ikerketa lerrokoak, eta Softtware eta Sistemen Ingeniaritza ikerketa taldekoak ere.

Mondragon Unibertsitateko ikerlariek maiz hartzen dute parte mundu osoko ikerlari eta adituei zuzendutariko bilkuretan, eta honako hau izan da 2019/2020 ikastaroa hasi berrietan ospatu denetariko bat. Teknologia berrien eta hezkuntzaren inguruko joera berriak ezagutzea Mondragon Unibertsitatearen ildo nagusienetako bat baita.