Bi multzotan antolatuta: hezkuntza-berrikuntzaren pedagogia eta ikerketaren oinarri metodologikoak

Titulazio Ofiziala

Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ECTS

Urtebete edo bi urte

Campusa

Online

Plazak

30 plaza

Hizkuntza

Euskara edo gaztelera

Modalitatea

Online

{name=ID_Formulario_descarga, data=1634833, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

Bi multzotan antolatuta: hezkuntza-berrikuntzaren pedagogia eta ikerketaren oinarri metodologikoak

Ikertu eta berritu

Bi multzotan antolatuta: hezkuntza-berrikuntzaren pedagogia eta ikerketaren oinarri metodologikoak

Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unibertsitate Masterrak bi ezagutza multzo nagusi aurkituko duzu. Ikasgaien lehen blokea lotuta dago hezkuntza-berrikuntzaren oinarri pedagogikoekin, bigarren multzoak, ostera, hezkuntza-berrikuntzarako ikerketaren oinarri metodologikoak biltzen ditu.

$titulo.getData()


Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unibertsitate Masterrean bi ezagutza multzo handi aurkituko dituzu. Ikasgaien lehen multzoa lotuta dago hezkuntza-berrikuntzaren oinarri pedagogikoekin. Oinarri horien helburua da gaitasuna lortzea hezkuntza-errealitatea posizio analitiko eta kritiko batetik behatzeko, geroago identifikatu ahal izateko beharrak edo erronkak izan ditzaketen hezkuntza-eragileen elementuak, irakatsi eta ikasteko prozesuak, metodologiak edo ezaugarriak. Horrela, identifikatu ahal izango dituzu zure intereseko ikerketaren funtsezko gaiak. 

 

Ikasgaien bigarren blokeak hezkuntza berriztatzeko ikerketaren oinarri metodologikoak biltzen ditu. Eduki horiei esker, inkognitak, galderak edo hipotesiak termino akademikoetan formulatzen ikasiko duzu; jarritako helburuaren arabaera, ikerketaren diseinu egokienak aztertuko dituzu (kuantitatiboa, kualitatiboa eta mistoa), eta bertan inplikatutako faktoreak eta aldagaiak identifikatuko dituzu. Halaber, planteatutako galderei erantzuna eman ahal izateko, datuak zehatz-mehatz biltzen ikasiko duzu eta, gainera, landuko dituzu datuak aztertzeko beharrezkoak diren tresna teoriko eta informatikoak. Azkenik, arreta berezia jarriko duzu datu horien interpretazioan eta ikasketa eta hezkuntza esparruetako emaitzen ahoz zein idatzizko komunikatzeko gaitasunean.


Unibertsitatea baino gehiago gara