Ingeniaritza Mekatronikoa graduko 2. mailako ikasleek Soraluce Summit 2026 ekitaldia bisitatu dute
Ingeniaritza Mekatronikoa graduko 2. mailako ikasleek Soraluce Summit 2026 ekitaldia bisitatu dute
Ingeniaritza Mekatronikoa graduko 2. mailako ikasleek Soraluce Summit 2026 ekitaldia bisitatu dute
Arrasate eta As Fabrik campusetako ikasleek Soraluce enpresaren instalazioak eta azken berrikuntza teknologikoak ezagutzeko aukera izan dute.

Apirilaren 23an, Mekatronikako graduko 2. mailako Arrasate eta As Fabrik campusetako ikasleek Soraluce Summit 2026 ekitaldia bisitatu zuten. Bisita hau aprobetxatuz, ikasleek Mekolalde eta Osintxuko plantak ezagutzeko aukera izan zuten, bertako arduradunen azalpenak jarraituz.
Instalazioetan zehar, makina eta demo ezberdinak martxan ikusi ahal izan zituzten, eta horri esker, industriako teknologia aurreratuak bertatik bertara ezagutzeko esperientzia aberasgarria izan zuten. Summit-ean, gainera, ikasleez gain, Soraluceko bezeroak eta nazioarteko delegazioak ere bildu ziren, sektoreko berrikuntzak gertutik ezagutzeko.
Bisita hasi aurretik, ikasleek Giza Baliabideetako arduradunaren hitzaldia jaso zuten, non enpresak bilatzen dituen profil teknikoak eta pertsonen gaitasunak azaldu ziren. Horrez gain, arduradun teknikoek automatizazioari lotutako azalpenak eman zituzten, ikasleen prestakuntza akademikoa eta industria errealaren arteko lotura sendotuz.
