Ingeniaritzako ikasleek Alkar Automotive bisitatu dute

Atzealdea

Ingeniaritzako ikasleek Alkar Automotive bisitatu dute

BISITA ALKAR AUTOMOTIVERA

Ingeniaritzako ikasleek Alkar Automotive bisitatu dute

Industria Ingeniaritza masterreko ikasleek Alkarrek Amorebietan duen biltegi automatizatua bisitatu zuten

2026·01·23

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasketak enpresen beharretara oso lerrokatuta daude. Horregatik, ikasturte bakoitzean ikasle talde bakoitzak hainbat irteera egiten dituzten enpresa eta erakunde desberdinak ikusi eta ikasgaietan ikasitakoa nola aplikatzen den ezagutzeko.

Horietako bisita bat egin zuten abenduan Mondragon Unibertsitateko Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek Alkar Automotivek Amorebietan duen biltegi automatizatura. Punta puntako teknologia duen biltegi automatizatu adimenduna da eta Euskadi mailan erreferentea.

Ulma Handling Systemseko teknologia duen biltegia da eta bertan, Europa zein Asian ekoiztu diren produktuen kontsolidazioa egiten da, ondoren bezeroen eskaerak prestatu eta hauen banaketa egiteko. Erronka teknologiko handiak izan zituen proiektua izan bazen ere, gaur egun arrakasta kasu bat da Euskadi mailan.

Ikasleei asko gustatu zitzaien bisita. Izan ere, biltegi honetan ikusitakoak lotura zuzena du ikasleek masterreko Industria garraio eta mantentze lanak ikasgaiean ikusitakoarekin. Biltegiratze mota desberdinak nola kudeatzen diren, karga unitate desberdinak, mantenu ekipoak, puntako teknologia etab ikusi ahal izan zituzten.

Industria Ingeniaritza Masterra bi campusetan eskaintzen du Mondragon Unibertsitateak (Arrasaten eta Galarreta Orona Ideon) eta bi taldeek izan zuten Amorebietako biltegi automatizatua bisitatzeko aukera.

Mila esker bisita hauek posible egin zituzten Ulma Handling Systems eta Alkar Automotiveko lantaldeari.