Graduko 373 ikasle berri izango ditu aurten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Graduko 373 ikasle berri izango ditu aurten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

2021-2022 IKASTURTE HASIERA

Graduko 373 ikasle berri izango ditu aurten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Oraingo ikasturtean, Lehen Hezkuntza graduan, aipamen berri bat eskainiko dugu Bilbao AS Fabrik-en: Berrikuntza Digitala.

2021·09·13

$titulo.getData()


Aurtengo 373 ikasle berrietatik 309 dira Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduetakoak (223 modalitate presentzialekoak eta 86 modalitate erdi-presentzialekoak). Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan, bestalde, 50 ikasle berri hasi dira. Humanitate Digital Globalak (HDG) gradu berrian, azkenik, 14 ikasle hasiberri daude. Lehen Hezkuntzako Berrikuntza Dititala aipamen berrian, 28 lagunek eman dute izena.

 

Kokapenari dagokionez, Hezkuntza graduetako ikasleek Eskoriatzan izango dituzte aurrez aurreko eskolak, Ikus-entzunezko Komunikazioek, aldiz, Aretxabaletako campusean; azkenik, Humanitate Digital Globalak gradukoak eta Lehen Hezkuntzako Berrikuntza Digitala aipamen berriko ikasleak Bilbao AS Fabrik campusean egongo dira.