Graduko 490 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aurten
Graduko 490 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aurten
Graduko 490 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aurten
Hasi berri den ikasturtean 490 ikasle berri izango dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Pedagogia, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Kultur eta Sormen Industriak eta Humanitate Digital Globalak - HDG graduetan.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 490 ikasle berri izango ditu eskaintzen dituen sei graduetan 2026-2027 ikasturtean. Ikasle horietatik 433 Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Pedagogia graduetako ikasketei ekingo diete. Zehazki, Lehen Hezkuntza graduak 343 ikasle berri izango ditu, Haur Hezkuntza graduak 90 eta Pedagogia gradu berriak 8.
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta, Kultur eta Sormen Industrien graduetan, berriz, 39 ikasle berri hasiko dira lehenengo mailan. Azkenik, Humanitate Digital Globalak - HDG graduak 10 ikasle berri izango ditu.
Campusak eta hasiera datak
Kokapenari dagokionez, Hezkuntza graduetako ikasleek Eskoriatzan eta Bilbon izango dituzte aurrez aurreko eskolak; Ikus-entzunezko Komunikazioek eta Kultur Sormen Industrietakoek, aldiz, Aretxabaletako campusean; azkenik, Humanitate Digital Globalak gradukoak Bilbao AS Fabrik campusean egongo dira.
Graduaren arabera bi egun desberdinetan hasiko dira graduko eskolak. Alde batetik, Humanitate Digital Globaletako graduko ikasleak irailaren 10ean hasi dira aurrez aurreko saioekin. Beste alde batetik, hilaren 7an ekin diote lanari Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Pedagogia, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Kultur eta Sormen Industria graduetako ikasleek. Hortaz, aurten guztira, 1500 ikasle baino gehiagok ikasiko dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko gradu ezberdinetan.
