HUHEZIko neguko areto futbol eta 3x3 saskibaloi txapelketen hasiera Eskoriatzan
HUHEZIko neguko areto futbol eta 3x3 saskibaloi txapelketen hasiera Eskoriatzan
HUHEZIko neguko areto futbol eta 3x3 saskibaloi txapelketen hasiera Eskoriatzan
Liga formatuan jokatuko dira 2 jokamolde hauek

Pasa den astean hasi ziren HUHEZI fakultateko neguko barne txapelketak. Oraingoz, areto futbola eta 3x3 saskibaloia jokamoldeak hasi dira martxan eta liga formatuan jokatuko dira urria eta urtarrila bitartean. Areto futbolean 10 talde ditugu eta saskibaloian 4 talde.
Hemen duzue 2 jokamolde hauei dagokien argazki bilduma (bertan joango gara argazki gehiago txertatzen).
Gainontzeko jokamoldeak (frontenisa, padela, pala eta esku pilota), egun bakarreko torneo gisa antolatuko dira datozen hilabeteetan. Oraindik izena eman daiteke jokamolde hauetan.
Txapelketa hauetako irabazleek, saria jasotzeaz gain, otsailean ospatzen den Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketarako sailkapena eskuratuko dute.
Zorte on partaide guztiei eta hoberenek irabaz dezatela!
