Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluaren 4. edizioa abian

Atzera

Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluaren 4. edizioa abian

KOOPERAZIOA

Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluaren 4. edizioa abian

Mundu osotik etorritako 20 lagunek hartuko dute parte Garabide elkarteak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako ikastaroan.

2018·09·27

$titulo.getData()


Irailaren 21ean egin zen, Aretxabaleta campusean, Garabide elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 4. aldiz antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluaren aurkezpena.

Abenduaren 14ean amaituko den ikastaroan, parte hartuko dute 12 hizkuntza gutxiagotutako 20 ordezkarik; horietatik 14 emakumezko dira eta sei gizonezkoak; izan ere, oraingo edizioan, antolatzaileak indar berezia jarri nahi izan dute emakumenzkoen garrantzian biziberritze prozesuetan.

Aretxabaletako campusean egingo den aditu titulu honek eskaini nahi ditu baliabideak sendotzeko eta bideragarri egiteko Hegoaldeko hizkuntza eta identitate gutxituen berreskurapena.

Aktibistek 500 ordu baino gehiagoko formazioa jasotzeaz gain, bestealako hainbat eta hainbata ekitalditan hartuko dute esku, esaterako:

  • 20 bisita didaktiko inguru egingo dituzte euskararen biziberritzearen protagonistak bertatik-bertara ezagutzeko helburuarekin.
  • Herriz herriko biran, 21 sentsibilizazio ekintzatan hartuo dute esku: hitzaldiak, proiekzioak, erakusketak, mahai inguruak eragile indigenekin...
  • Gainera, genero zapalkuntza gaia hartuta, Bilbon, urriaren 19an, egingo den “Ahalduntzen: hizkuntza eta generoa” jardunaldiko protagonista izango dira.