Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Titulua

Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Titulu honek eskaini nahi ditu baliabideak sendotzeko eta bideragarri egiteko Hegoaldeko hizkuntza eta identitate gutxituen berreskurapena.

Gaia
Kultura eta Gizartea
ECTS/orduak
600 ordu
Tokia
Eskoriatza
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa

Helburuak

  • Hizkuntza eta identitateen berreskuratze prozesuen errealitate eta erronken inguruan gogoeta egitea.
  • Soziolinguistikaren inguruko formakuntza eskaini eta hizkuntzen berreskurapenerako estrategietan sakontzea, hezkuntza, hedabide, corpus, kultur ekoizpen, hizkuntza politika, eta beste hainbat esparrutan.
  • Kurtsoko partaideen artean eta euskalgintzan diharduten eragileen artean esperientziak partekatzea.
  • Hegoaldeko jatorrizko hizkuntzak berreskuratzeko ekimenen errealitatea Euskal Herriko euskalgintzako eragileei hurbiltzea.
  • Komunitateetan bertan aurrera eramateko hizkuntzen berreskurapenerako proiektuak sortzea eta garatzea.

Nori zuzendua

Aditu titulu hau ondoko kolektiboei dago nagusiki zuzendua:

  • Alor ezberdinetan hizkuntza eta identitate berreskuratze prozesuak garatzen ari diren mugimendu zein erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariei.
  • Hizkuntza eta identitate berreskuratze ekimenak bultzatzen eta indartzen lan egiten duten erakundeetako kideei.

Egitaraua

Metodologia

Materia bakoitzak zehaztutako helburuen araberako planteamendu metodologikoa izango du. Aldi berean, gradu-ondoaren helburu orokorrari begira, materiatik haratago doazen elementuak ere txertatu dira metodologian:

  • Klaseak. Irakasle adituek eskainitako klase teoriko – praktikoak egongo dira. Klasean landutakoa osatzeko esperientzia erreferenteak bisitatuko dira eta hizkuntza berreskurapenean zein identitate alorrean arituak diren pertsonen testigantzak eskainiko dira.
  • Gogoeta eta trukerako mintegiak. Espazio honetan gai ezberdinen inguruko gogoeta eta eztabaidak bultzatuko dira, eta Euskal Herriko eta Hegoaldeko esperientzien trukea bultzatzetik haratago, Hegoaldeko esperientzien arteko trukea bultzatzeko esfortzua egingo da.
  • Kurtsoaren dinamika autoeratua. Ikasleek elkarbizitzarako espazioa zein formazioaz erlazionatutako hainbat esparru kudeatu beharko dituzte. Helburu indibidual eta kolektiboak zehaztuz, ardurak bereganatuz, sortutako dinamika eta emaitzak ebaluatuz… kurtsoa ere autoeraketa esperientzia bat izatea bultzatuko da.

Egutegia

Graduondoa bi urtean behin eskaintzen da (2011, 2013, 2015…).

Aurtengo ikasturtean:

  • Hasiera: 2016-10-01
  • Amaiera: 2016-12-14

Irakasleak

Irakasle lanetan Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzia Fakultateko irakasleek jardungo dute nagusiki, baina irakasle zein tutore lanetan, beste erakunde batzuetako profesionalek ere parte hartuko dute: Garabide Elkartekoek, Unesco Katedrakoek, Soziolinguistika Klusterrekoek, eta azken hirurogei urteotan euskalgintzan lanean jardun duten hainbat aditu eta arituk.

Koordinazioa

Karmele Perez

  • kaperez@mondragon.edu
  • 600 04 82 28

 

Antolamendua

Humanitate eta Hezkuntza Zientzia Fakultateak eta Garabide Elkarteak elkarlanean eskaintzen dute aditu titulu hau.

Praktikak eta proiektua

Planteatutako helburuak lortzeko proiektua tresna garrantzitsua izango da. Ikasle bakoitzak gradu-ondoan zehar haien komunitatean txertatzen den hizkuntza biziberritzeko ekimen baterako proiektu bat landu beharko du. Horretarako ikasgaietan landutako edukiak modu praktiko baten proiektuan aplikatu beharko ditu, beti ere adituen tutoretzapean. Proiektuak jatorrizko herrialdetara itzultzean amaitu eta entregatuko dituzte.

Prezioa

Graduondoa egiteko 18 beka eskaintzen dira (lortutako diru-laguntzaren arabera, matrikularen zati bat ordaindu beharko dute ikasleek).