Hidrogenoaren Teknologietako Masterreko ikasleek Petronorren instalazioak bisitatu dituzte

Atzealdea

Hidrogenoaren Teknologietako Masterreko ikasleek Petronorren instalazioak bisitatu dituzte

BISITA

Hidrogenoaren Teknologietako Masterreko ikasleek Petronorren instalazioak bisitatu dituzte

Petronor 100 MW-eko hidrogeno berdeko instalazio bat diseinatzen eta eraikitzen ari da, eta ikasleek bertatik bertara ezagutu zuten proiektua

2025·07·15

$titulo.getData()


Hidrogeno-teknologietako prestakuntza iraunkorreko unibertsitate arteko masterreko ikasleak lanean ari diren profesionalak dira, beren lan-jarduera eta prestakuntza uztartzen dituztenak, eta uztailaren hasieran Petronorrek deskarbonizazioaren arloan dituen aurrerapen estrategikoak zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten. Masterra online bada ere, zenbait ekintza presentzial proposatzen dira sektoreko punta-puntako enpresak bertatik bertara ezagutzeko.

Bisitan zehar, Petronorrek martxan duen 2,5 MW-eko elektrolizagailua ikusi ahal izan zuten, baita hidrogeno berdea ekoizteko 100 MW-eko elektrolisi-instalazioaren etorkizuneko kokalekua ere, gaur egun Petronorrek eskuartean duen proiektu estrategikorik handiena.

Prestakuntza aitzindaria eta lankidetzan oinarritua

Unibertsitate arteko Hidrogeno Teknologietako etengabeko prestakuntzako masterra Euskadi, Aragoi eta Kataluniako bost unibertsitatek eta lanbide-heziketako lau zentrok sustatutako unibertsitate arteko online programa da. Masterreko agente bakoitza espezialista da hidrogenoaren arlo batzuetan, eta aktiboki parte hartzen dute hainbat makroproiektuetan, hala nola Hidrogenoaren Euskal Korridorean eta Ebroko Hidrogeno-Korridorean. Masterraren aliantzak, gainera, enpresa kolaboratzaileen babesa du, hala nola Petronorrena. Horri esker, lotura zuzena dago prestakuntza akademikoaren eta energia-sektorearen benetako erronken artean.

Masterrak modu integralean lantzen ditu hidrogenoaren ekosistemaren funtsezko arloak:

  • Hidrogenoaren merkatua: esparru arautzailea, jatorri-bermeak…
  • Hidrogenoa sortzea, prozesu hauen bidez: erreformatze-prozesuak, elektrolisia, bereizketa-teknikak...
  • Biltegiratzea, garraiatzea (lurrekoa eta itsasokoa) eta banatzea
  • Errekuntza: tenperatura baxuko edo altuko erregai-pila….
  • Hidrogenoaren aplikazioak: mugikortasuna, industria, gailu txikiak...

Ikasle bakoitzak bere ikasketa amaierako proiektua ere egiten du sektoreko erakunde batek planteatutako erronka jakin bati erantzuna emanez, eta, hala, lortutako ezagutzaren zuzeneko aplikagarritasuna indartuz.