HEZIKETA ZIKLOETAKO 5 IKASLEK ATZERRIKO ENPRESETAN BURUTUKO DUTE DUAL OROKORRA
HEZIKETA ZIKLOETAKO 5 IKASLEK ATZERRIKO ENPRESETAN BURUTUKO DUTE DUAL OROKORRA
HEZIKETA ZIKLOETAKO 5 IKASLEK ATZERRIKO ENPRESETAN BURUTUKO DUTE DUAL OROKORRA
Italian, Polonian eta Bulgarian egingo dute hiru hilabetez Dual Orokorrari dagokion egonaldia Erasmus+ Programaren baitan.

2025-26 kurtsoan Mondragon Goi Eskola Politeknikoko heziketa zikloetan ari diren 5 ikaslek 3 hilabeteko mugikortasun esperientzia edukiko dute Erasmus+ eta HETELen elkarlanari esker.
Aurtengo kurtsoan bost ikaslek egingo dute atzerrian egonaldia martxoa eta ekaina bitartean, eta Milan (Italia), Sofia (Bulgaria), eta Varsovia (Polonia) hirietara joango dira. Goi Mailako Heziketa Ziklo desberdinetako ikasleak dira eta urte t’erdian Mondragon Goi Eskola Politeknikoan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute atzerrian. Ikasleak titulazio hauetakoak dira:
- Mekatronika Industriala
- Automatizazio eta Robotika Industriala
- Sareko Informatika Sistemen Administrazioa
Erasmus+ programak gero eta onarpen handiagoa dauka heziketa zikloetan, eta hala ikusten da eskaera egiten duten ikasleen kopuruaren aldetik, eta azken urteetan mugikortasun hauetan parte hartu duten ikasleen balorazio positiboetatik. Denek ere errepikatzeko moduko esperientzia dela azpimarratzen dute, hala prestakuntzarekin aldetik, nola arlo pertsonaletik izandako esperientziaren aldetik.
Gozatu esperientziaz eta bueltara arte!


