Herri Kirol topaketa
Herri Kirol topaketa
Herri Kirol topaketa
Eman izena herri kirol topaketan!
Ekainaren 5ean (osteguna) Arrasateko errugbi elkarteak (ART) antolatuko duen garagardo festako karpan, Herri Kirol topaketa antolatuko da, azken ikasturteetan bezala.
Topaketa hau arratsaldeko 18:30tan hasiko da eta proba ezberdinak burutuko dira. Probak parte hartzaileen mailara egokituko dira. Topaketa eta gero, garagardo azokan garagardo zein janari ezberdinak dastatzeko tiketak banatuko dira parte hartzaileen artean.
Sortu 6-8 pertsonako taldea eta animatu zaitezte!! Gehienez unibertsitateko 3 taldek parte hartu ahal izango dute.
Eman izena hemen edo kirol zerbitzuan.