Humanitate Digital Globalak graduko ikasleak Bruselan

Atzealdea

Humanitate Digital Globalak graduko ikasleak Bruselan

HDG gradua

Humanitate Digital Globalak graduko ikasleak Bruselan

Ikasleek egin dituzte bisita, worshop eta lan-bilera ugari bertan, tartean, Europar Legebiltzarrean elkartu dira Izaskun Bilbao (EAJ) eta Pernando Barrena (EH Bildu) euskal ordezkariekin.

2022·05·11

$titulo.getData()


Maitzaren 9tik 13ra, Bruselan egongo dira Humanitate Digital Globalak (HDG) graduko 2. mailako ikasleak. Ikasketa eta lan-bidaia honetan workshop, bisita  eta bilera ugari egingo dituzte ikasleek. Esaterako, bisitatu dute Europar Legebiltzarra eta bildu dira bertako EAJko Izaskun Bilbao eta EH Bilduko Pernando Barrean euskal ordezkariekin, gainera, parte hartu dute Europako Batzordeko Ulla Engelmann-en eta Erregioen Batzordeko Santiago Mondragonen hitzaldietan. 

 

Europar Legebiltzarra ezagutzeaz gain, baliatuko dute lan-bidaia bertatik bertara ezagutzeko zenbait erakunde. Esatera, bilduko dira Becentral campus digitaleko ordezkariekin; erakunde horretan biltzen dira 60 ekintzaile baino gehiago eta beraien helburua da, besteak beste, startup-ak sustatzea eta gizartean eragitea. Ezagutuko dute Coopcity ekintzailetza soziala eta kooperatiboa sustatzen duen elkartea eta bilduko dira BeCircular ekonomia iraunkor zirkularrerako trantsizioaz arduratzen den taldearekin. 

 

Argazkian, ikasle guztiak, Aitor Zuberogoitia eta Beñat Flores graduko koordinatzaileak eta Izaskun Bilbao eta Pernando Barrena europar legebiltzarkideak.