Mondragon Unibertsitateak adimen desgaitasuna eta autismoa duten ikasleen gaitasun soziolaboralak garatzeko diploma eskainiko du
Mondragon Unibertsitateak adimen desgaitasuna eta autismoa duten ikasleen gaitasun soziolaboralak garatzeko diploma eskainiko du
Mondragon Unibertsitateak adimen desgaitasuna eta autismoa duten ikasleen gaitasun soziolaboralak garatzeko diploma eskainiko du
ONCE Fundazioak finantzatutako `HaziLan´ doako programa abian jarri du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, adimen gaitasuna eta autismoa duten ikasleen gaitasun soziolaboralak garatzeko.
Mondragon Unibertsitateak urrats sendoa eman du hezkuntza inklusiborantz, HaziLan: Gizarte- eta lan-gaitasunean diploma abian jarrita. Diploma berria adimen desgaitasuna eta autismoa duten gazteentzat diseinatuta dago, haien autonomia indartzeko eta lan-merkatuan sartzea errazteko beharrezko tresnak garatzeko helburu sendoarekin.
Titulazioa 30 ECTS-z osatua dago eta modu presentzialean egingo da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean. Eskolak 2026 urriaren 6an hasi eta 2027ko ekainaren 11ra arte luzatuko dira. Diploma honen oinarrietako bat bere izaera praktikoa da. Izan ere, ikasplanak unibertsitateko ikasgelen barruko prestakuntza teorikoa eta inguruko enpresa errealetan tutoretzapeko praktikak egitea uztartzen ditu. Horrela, ikasleek benetako lan-ingurune bat ezagutu ahal izango dute, eskuratutako ezagutzak aplikatu ahal izango dituzte eta haien egunerokoan funtsezkoak diren gizarte-trebetasunak garatuko dituzte.
Programa MONDRAGON Taldearen ingurunean garatzen da, eta hala, praktikak eta prestakuntza-bisitak egiteko enpresa-ekosistema kooperatibo paregabea eskaintzen du. Praktiken esleipena modu pertsonalizatuan egingo da, parte-hartzaile bakoitzaren interesak, gaitasunak eta profila kontuan hartuta. Banakako ibilbidea zehaztu ondoren, egokiena den erakundea edo enpresa aukeratuko da. Praktikaldian, enplegu lagunduaren metodologia aplikatuko da. Metodologia honetan, lan-prestatzaile batek ikasleari laguntzen dio lan-ingurunean; eta ondoren, laguntza hori pixkanaka murrizten doa, ikaslearen autonomia sustatzeko.
Doako formakuntza
Programa doakoa izango da ikaslearentzat; ONCE fundazioak finantziatuko baitu programa osoa. Ekimen honen bidez, unibertsitateak bere gizarte- eta kooperatiba-konpromisoa indartzeaz gain, goi-mailako hezkuntzaren ateak irekitzen dizkio gizartean garapen-esparru eta ikusgarritasun handiagoa eskatzen duen kolektibo bati.
Izena emateko baldintzak
Programa hau 18 urte eta 30 urte arteko adimen-desgaitasuna, garapena-desgaitasuna edota autismoa duten gazteentzat da. Desgaitasun-gradu aitortua %33koa edo handiagoa izan behar da. Gainera, Gazte Bermeko Sisteman izena emanda egon behar dira ikasleak.
