Gaia
ECTS/orduak
30 ECTS
Egutegia
2026/10/06 - 2027/06/11
Tokia
Hizkuntza
Euskara - Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa
Prezioa
Doan
Aurkezpena
HaziLan adimen desgaitasuna eta autismoa duten gazteentzako unibertsitate-programa da. Bertan, lanerako eta eguneroko bizitzarako gaitasunak ikasiko dituzu.
HaziLanen eskolak izango dituzu eta benetako enpresetan praktikak egingo dituzu. Konfiantza eta autonomia irabaziko dituzu, eta unibertsitate-diploma bat lortuko duzu.
Nabarmenduak
ONCEk babestutako doako ikastaro presentziala, Eskoriatzako campusean.
Unibertsitate-esperientzia inklusiboa zuzenduta dagoena adimen- edo garapen-desgaitasuna edota autismoa duten gazteei.
Prestakuntza nagusiki presentziala da, eta metodologia aktiboak erabiliko dira, hala nola proiektuetan eta arazoetan oinarritutako ikaskuntza.
Parte-hartzaileek Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren onuradunak izan behar dute, ikastaroa hasi aurretik.
Kontaktua
Helburuak
Helburu orokorra
- Adimen- edo garapen-desgaitasuna edota autismoa duten gazteei zuzendutako unibertsitate-esperientzia inklusiboa, irisgarria eta egokitua eskaintzea, haien autonomia, unibertsitate-bizitzako parte-hartze aktiboa eta lan-mundurako trantsizio arrakastatsua sustatzeko.
Helburu espezifikoak
- Autodeterminazioa, autozaintza, emozioen kudeaketa eta erabakiak hartzea indartuko dituzten gaitasuna pertsonalak garatzea, gero eta autonomia handiagoa sustatzeko.
- Gaitasun sozialak sustatzea, harreman esanguratsuak izatea, taldean lan egitea eta modu eraginkorrean komunikatzea ahalbidetzeko, unibertsitateko eta komunitateko inguruneetan parte-hartze naturala bultzatuz.
- Lan-gaitasunak indartzea prestakuntza praktikoaren, benetako inguruneetako entrenamenduaren eta ibilbide pertsonalizatuen bidez, lan-mundurako sarbidea errazteko laguntza egokituekin.
- Unibertsitate-komunitatean parte-hartze inklusiboa bermatzea, bertako baliabide desbedinen erabilera sustatuz (liburutegiak, kirol-zerbitzuak, kultura-jarduerak, ikasle-elkarteak…) eta gainerako ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileekin harremanak indartuz.
- Ikaskuntza-prozesuan laguntza pertsonalizatua eskaintzea testuinguru normalizatuetan, edukiak, denborak eta laguntzak gazte bakoitzaren behar, erritmo eta gaitasunetara egokituz.
- Familien, profesionalen, enpresen, enplegu-zerbitzuen eta unibertsitatearen arteko lankidetza-sarea sustatzea, proiektuaren jarraitutasuna eta koherentzia bermatzeko, eta ikasitakoa eguneroko bizitzan eta lan-munduan benetan aplikatzeko.
Nori zuzendua
Programa hau 18 urte eta 30 urte arteko adimen-desgaitasuna, garapena-desgaitasuna edota autismoa duten gazteentzat da. Desgaitasun-gradu aitortua %33koa edo handiagoa izan behar da.
Gainera, Gazte Bermeko Sisteman izena emanda egon behar da. Izena emateko ziurtagiriak berria izan behar du, gehienez, ikastaroa hasi baino 15 egun lehenagokoa.
Programa
HaziLan programaren moduluak
Programa 3 modulutan antolatuta dago, 30 ECTS batzen dituzten 11 ikasgaitan.
0. modulua: Taldea eta Proiektua (1 ECTS)
- 1. ikasgaia: Nor naiz? Nire bidea eta nire konpromisoa
Norberaren ezagutza, talde-kohesioa eta oinarrizko tresna digitalak.
1. modulua: Garapen Pertsonala (10 ECTS)
- 2. ikasgaia: Lan-mundurako sarrera (2 kr.)
- 3. ikasgaia: Finantza pertsonalak eta ekonomia-kudeaketa (2 kr.)
- 4. ikasgaia: Bokazioa eta gaitasun pertsonalak (2 kr.)
- 5. ikasgaia: Gizarte- eta lan-trebetasunak (3 kr.)
- 6. ikasgaia: Autozaintza (1 kr.)
2. modulua: Lan Garapena (15 ECTS)
- 7. ikasgaia: Enplegua bilatzeko prestakuntza (5 kr.)
- 8. ikasgaia: Enplegua eta autodeterminazioa (4 kr.)9. ikasgaia: Laguntzadun lan-praktikak (5 kr.) – 125 ordu enpresan
- 10. ikasgaia: Programa amaierako proiektua (1 kr.) – Portfolio profesional digitala
3. modulua: Garapen Soziala (4ECTS)
- 11. ikasgaia: Diziplinarteko esperientzia eta lan-munduko gaurkotasuna (4 kr.)
Beste gradu batzuetako ikasleekin elkarlanean egindako proiektuak, hileko mintegiak eta tailer praktikoak.
Metodologia
Irakaskuntza-metodologia Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalean (IDU/DUA) oinarritzen da, eta ikasteko, parte hartzeko eta adierazteko modu desberdinetara egokitutako materialak, jarduerak eta ebaluazio-sistemak eskuragarri egongo direla bermatzen du. Edukiak hainbat formatutan eskainiko dira, irisgarritasun kognitiboari arreta berezia eskainiz.
Prestakuntza nagusiki presentziala da, eta metodologia aktiboak erabiltzen ditu, hala nola proiektuetan eta arazoetan oinarritutako ikaskuntza, lan-egoera errealen simulazioak, kasu-azterketak etalan kolaboratiboa. Jarduera praktiko eta parte-hartzaileen bidez, ikaskuntza esanguratsua, kooperatiboa eta inklusiboa sustatzen da.
Ikasle bakoitzak hamabostean behin tutoretza pertsonala izango du, eta gradu desberdinetako ikasleekin prestakuntza-espazioak partekatuko ditu, elkarren arteko ikaskuntza eta campus barruko benetako inklusioa sustatuz.
Praktikaldian, enplegu lagunduaren metodologia aplikatuko da. Metodolgia honetan, lan-prestatzaile batek ikasleari laguntzen dio lan-ingurunean; ondoren, laguntza hori pixkanaka murrizten doa, ikaslearen autonomia sustatzeko.
Egutegia
- Hasiera: 2026ko urriaren 6an.
- Amaiera (Practicum-a barne): 2027ko ekainaren 11n.
OrduTEgia
- Astelehenetik ostiralera (asteazkenetan, off campus).
- 09:30etatik 13:30etara.
Irakasleak
- Garazi Oregi Uribe.
- Agurtzane Martinez Gorrotxategi.
- Ana Carpintero Martin.
- Janire Murga Galan.
- Idurre Gaztañazatorre Gorritxategi.
- Formatzaile laboralak.
- Beste batzuk.
Matrikula
Matrikula egiteko beharrezkoa da hurrengo ziurtagiria ateratzea: https://garantiajuvenil.sepe.es/nuevaSolicitud
Koordinazioa
- Koordinazioa: Garazi Oregi Uribe.
- Programaren zuzendaritza: Agurtzane Martinez Gorrotxategi.
Onarpen baldintzak eta prozesua
Baldintzak
- Parte-hartzaileek 18 urte edo gehiago izan behar dute, eta 30 urte baino gutxiago programaren hasieran.
- Interesa duten pertsonek Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren onuradunak izan behar dute ikastaroa hasi aurretik. Hori egiaztatzen duen ziurtagiriak gehienez ikastaroa hasi baino edo pertsona programan sartu baino 15 egun lehenagokoa izan behar du.
- Desplazamendurako autonomia izatea.
- Oinarrizko trebetasun akademikoak izatea (irakurketa-idazketa eta oinarrizko kalkuloak).
Prozesua
- Inskripzioa: 2026ko ekainaren 22tik uztailaren 10ra.
- Elkarrizketa: inskripzioaren ostean, elkarrizketa bat egingo da ikasleen onarpena egiteko.
- Onarpena eman: 20216ko uztailaren 13an.
- Matrikulazioa eta dokumentarzioaren entrega: 2026ko uztailaren 14tik 22ra, matrikula egin eta dokumentazioa entregatu (NA, diagnostiko ziurtagiria, minusbaliotasun-ziurtagiria eta Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren onuradunaren ziurtagiria).
Finantziazio iturriak
ONCEk finantziatuko du programa osoa.
Jasoko den titulazioa
Hazilan: Gaitasun soziolaboralen diploma.
Unibertsitate-enpresa erlazioa
Programa Mondragon Taldearen ingurunean garatzen da. Talde hori 100 kooperatiba eta 261 enpresa baino gehiagok osatzen dute, eta praktikak eta prestakuntza-bisitak egiteko enpresa-ekosistema kooperatibo paregabea eskaintzen du.
Praktiken esleipena modu pertsonalizatuan egingo da, parte-hartzaile bakoitzaren interesak, gaitasunak eta profila kontuan hartuta. Banakako ibilbidea zehaztu ondoren, egokiena den erakundea edo enpresa aukeratuko da. Mondragon Taldeak eta parte hartzen duten kooperatibek ekimen honenganako prestutasun eta konpromiso handia erakusten dute.
Plazak
15
Erritmoak
Urte akademiko bat.
Ibilbideak
Programak Debagoieneko lan-merkatura egokitutako hiru bokazio-ibilbide ditu (Kooperatibismoa eta Ekoizpena; Kultura eta Komunikazioa; Ostalaritza eta Zerbitzuak). Ibilbide horiek enpresetara egiten diren bisitak, profesionalen hitzaldiak eta praktikaldiko lanpostuaren aukeraketa gidatzen dituzte. Ibilbidea Pertsonan Zentratutako Plangintzaren bidez aukeratzen da.
Irteerako profila
Programa amaitzean, ikasleak autonomoagoak, arduratsuagoak eta lan munduan aritzeko hobeto prestatuta agertuko dira, honako ezaugarri eta gaitasunekin:
Garapen pertsonala eta autodeterminazioa
- Bere indarguneak, interesak eta gaitasunak identifikatzen ditu, eta horietan oinarrituta helburu pertsonal eta profesional errealistak ezartzen ditu.
- Autodeterminazio gaitasuna du: bere beharrak adierazten ditu, erabakiak hartzen parte hartzen du eta bere ibilbide pertsonal eta laborala gidatzen laguntzen du.
- Emozioak identifikatu eta kudeatzeko gai da, baita aldaketetara eta egoera berrietara egokitzeko ere.
Komunikazioa eta harreman sozialak
- Komunikazio eraginkorra erabiltzen du lan-inguruneetan (hitzezkoa, hitzik gabekoa eta komunikazio asertiboa).
- Talde-lanean modu aktiboan parte hartzen du, rolak errespetatzen ditu eta gatazkak modu egokian kudeatzen ditu.
- Harreman osasungarriak eta errespetuzkoak eraikitzen ditu, baita afektibitate eta sexualitate arduratsu baten ikuspegitik ere.
Lan-mundurako orientazioa eta enplegagarritasuna
- Inguruko lan-sektore nagusiak ezagutzen ditu (Debagoiena: kooperatibak eta ekoizpena, kultura eta komunikazioa, ostalaritza eta zerbitzuak) eta bere interesekin lotzen ditu.
- Enplegua bilatzeko autonomia erakusten du: informazioa bilatzen du, hautaketa-prozesuak ulertzen ditu eta oinarrizko tresnak erabiltzen ditu.
- Lan-inguruneetan moldagarritasuna du, errutinetan aldaketak onartuz eta ustekabeko egoerei erantzunez.
- Zailtasunen aurrean erresilientea da eta konponbideak bilatzeko jarrera aktiboa erakusten du.
Gaitasun digitalak eta eguneroko bizitza
- Tresna digitalak modu funtzionalean erabiltzen ditu eguneroko bizitzan eta lan-testuinguruan.
- Alfabetizazio ekonomiko oinarrizkoa du: diru-sarrera eta gastuen kudeaketa, nominen oinarrizko ulermena eta online bankaren erabilera.
Ongizatea eta bizi-ohiturak
- Ohitura osasungarriak eta autozainketa praktikatzen ditu (elikadura, atsedenaldia, errutinak).
- Bizitza autonomoago eta orekatu baterako trebeziak garatzen ditu.
Laburbilduz, ikaslea gai izango da:
- Bere burua ezagutzeko eta bere etorkizuna planifikatzeko.
- Besteekin modu eraginkorrean komunikatzeko eta elkarlanean aritzeko.
- Lan-munduan sartzeko oinarrizko trebetasunak aplikatzeko.
- Eta eguneroko bizitzan autonomia, ongizatea eta erantzukizuna garatzeko.
Praktikak eta proiektua
Praktika profesionalak laguntzarekin (10 ECTS – 125 ordu)
Ikasleek 125 orduko praktika profesionalak egingo dituzte inguruko enpresa edo erakundeetan, Enplegu Lagunduaren metodologiaren baitan. Prozesu honetan, ikasle bakoitzak lan-prestatzaile baten laguntza zuzena izango du hasieran, eta laguntza hori pixkanaka murriztuz joango da, ikaslearen autonomia eta konfiantza indartzeko helburuarekin.
Programa amaierako proiektua (1 ECTS kreditu)
Programaren amaieran, ikasleek amaierako proiektu bat garatuko dute, euren ikaskuntza-prozesuaren emaitza gisa. Proiektu honek portfolio profesional digital baten forma hartuko du,
Amaierako lana kanpoko epaimahai baten aurrean aurkeztuko da, eta aukera emango du ikasleek beren komunikazio gaitasuna, hausnarketa maila eta lanerako prestutasuna erakusteko.
Kolaboratzaileak/ babesleak
