Industria Diseinuko Ingeniaritzako hiru ikaslek irabazi zuten HAU lehiaketako Euskal Herriko objektu tradizionalen erakusketa hartuko du Mondragon Unibertsitateak

Atzealdea

Industria Diseinuko Ingeniaritzako hiru ikaslek irabazi zuten HAU lehiaketako Euskal Herriko objektu tradizionalen erakusketa hartuko du Mondragon Unibertsitateak

ERAKUSKETA

Industria Diseinuko Ingeniaritzako hiru ikaslek irabazi zuten HAU lehiaketako Euskal Herriko objektu tradizionalen erakusketa hartuko du Mondragon Unibertsitateak

Inaugurazioa urriaren 22an izan da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan emaitzak aurkeztuko dira

2019·10·22

$titulo.getData()


HAU 2019 diseinu-lehiaketaren III. edizioan aukeratutako lanak ikusgai egongo dira gaurtik urriaren 22tik, azaroaren 22ra bitartean, Goi Eskola Politeknikoan Euskal kulturako objektu tradizional baten diseinua eguneratzea da lehiaketaren helburua. Aurtengo edizioan aukeratutako objektua zizeilua da, hormaren kontra eta sutondotik hurbil kokatu ohi zen altzari funtzionala. Eserleku bat zen, zorutik gorako bizkar etengabea zuena eta bizkarraren erdiko zatia mugikorra.

HAU diseinu-lehiaketaren antolatzailea Bitamine Faktoria da, San Telmo Museoarekin, Mondragon Unibertsitatearekin, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Ramírez i Carrillo diseinu-estudioarekin elkarlanean. Ordezkari guztiak bertaratu dira Goi Eskola Politeknikoaren Arrasateko kanpusean, Iturripeko lehenengo edifizioko lehen solairuan dagoen aurkezpenera.

Erakusketan ikusgai egongo da, besteak beste, ZURA lan irabazlea, Goi Eskola Politeknikoko Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduko Uxue Ariztimuñok, Amaia Baztarricak eta Olatz Mendiolak egindakoa. Horrez gain, aurkeztutako lanik nabarmenenen lagina bat ere ikusi ahal izango da.

ZURA lanaren bidez lehiaketa irabazi duen taldeak honako sari hau eskuratu du: 600 euro dirutan eta 5 eguneko egonaldia praktiketan Ramírez i Carrillo diseinu-estudioan, Bartzelonan, gastu guztiak ordainduta. Bestalde, EAKO proiektuak ohorezko aipamena lortu du lehiaketan. Haren egilea Aizea Fernández de Lapena da, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko beste ikasle bat, eta epaimahaiak diseinuaren izaera poliedrikoa eta egungo etxearen hizkuntza komunarekin duen konexioa goraipatu ditu.

Zizeilua

Sutondoan kokatu ohi zen altzari funtzionala da. Pieza gehienak XVI. eta XVII. mendeetakoak dira, baina XIX. mendera arte ere fabrikatu ziren. Pinu-, gaztainondo- edo makal-zurez egindako eserleku luzanga zen. Hormaren ondoan kokatu ohi zen, eta zorutik gorako bizkar etengabea zuen, haize-korronteetatik babesteko eta suaren beroa ez galtzeko. Altzari horren ezaugarrietako bat bizkarrari banden bidez lotuta izaten zuen ohol tolesgarria zen. Ohol horrek mahaiaren eginkizuna betetzen zuen, eta bermatzeko hanka bat izaten zuen. Hitzaren jatorri etimologikoa latinezko subselliu hitza da: sub (behea) + sellium (aulkia). Euskaraz hainbat hitz erabiltzen dira, eskualdearen arabera: zizailua, zizilua, ziziloa, txisilua edo txitxelua, besteak beste.