Graduko 324 ikasle berri izango ditu aurten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Graduko 324 ikasle berri izango ditu aurten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

2022-2023 ikasturte hasiera

Graduko 324 ikasle berri izango ditu aurten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Lau gradu eskaintzen ditu Fakultateak: Haur Hezkutza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Humanitate Digital Globalak (HDG).

2022·09·07

$titulo.getData()


Aurtengo 324 ikasle berrietatik 261 dira Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduetakoak (241 modalitate presentzialekoak eta 20 modalitate erdi-presentzialekoak). Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan, bestalde, 41 ikasle berri hasiko dira lehenengo mailan. Humanitate Digital Globalak (HDG) gradu berrian, azkenik, 22 ikasle hasiberri egongo dira. 

 

Kokapenari dagokionez, Hezkuntza graduetako ikasleek Eskoriatzan izango dituzte aurrez aurreko eskolak, Ikus-entzunezko Komunikazioek, aldiz, Aretxabaletako campusean; azkenik, Humanitate Digital Globalak gradukoak eta Lehen Hezkuntzako Berrikuntza Digitala aipameneko ikasleak Bilbao AS Fabrik campusean egongo dira.

 

Ikasturte guztiak kontuan hartuta, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak izango ditu graduko 1.315 ikasle.