Unibertsitateen etorkizuna eztabaidagai, Mondragon Unibertsitateak eta Instituto para el Futuro de la Educación – IFE erakundeak Bilbon antolatutako jardunaldian

Atzealdea

Unibertsitateen etorkizuna eztabaidagai, Mondragon Unibertsitateak eta Instituto para el Futuro de la Educación – IFE erakundeak Bilbon antolatutako jardunaldian

Mintegia

Unibertsitateen etorkizuna eztabaidagai, Mondragon Unibertsitateak eta Instituto para el Futuro de la Educación – IFE erakundeak Bilbon antolatutako jardunaldian

Mondragon Unibertsitateak, IFErekin batera, mintegi bat egin du unibertsitateen erronkak eta aukerak aztertzeko; izan ere, testuinguru horretan nabarmena da teknologia berriek ikaskuntzan izan duten gorakada eta skill gaitasunek lan-inguruneetan izandakoa

2026·03·05

$titulo.getData()


Gaur, martxoaren 5a, Mondragon Unibertsitateak jardunaldi bat egin du Bilbon, hain zuzen ere Bilbao AS Fabrik campusean, Monterreyko Teknologikoaren Instituto para el Futuro de la Educación (IFE) erakundearekin batera, unibertsitateen etorkizunari buruz eztabaidatzeko. Hezkuntzako adituekin batera, unibertsitateen erronkak eta aukerak aztertu dira jarduanldian, baita mundo osoko eredu berritzileak ere. Testuinguru horretan, teknologia berriek gorakada nabarmena izan dute ikaskuntzan, eta skill gaitasunek sekulako booma lan-inguruneetan. 

Hitzaldi nagusia —«Unibertsitateen etorkizuna eta Skill ekosistema»— Paulo Bliksteinek eman du; Monterreyko (Mexiko) Teknologikoko Instituto para el Futuro de la Educación erakundeko Ikerketa Laborategiko zuzendaria da bera, eta Columbiako Unibertsitateko Datuen Zientzia Institutuko irakasle afiliatua. Aditu hori espezializatuta dago teknologia berriek zientziaren, informatikaren eta ingeniaritzaren ikaskuntza nola eralda dezaketen ikertzen.

Hitzaldiaren ondoren, mahai-ingurua egin da «Unibertsitateen etorkizuna» eztabaidatzeko. Hainbat adituk unibertsitateen etorkizuna aztertu dute, ikasteko leku malgu eta iraunkorrak diren aldetik. Mahai-inguruan izan dira Sara Urionabarrenetxea, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendaria; Zigor Ezpeleta, MONDRAGON Korporazioko Kudeaketa Sozialeko zuzendaria; Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea, eta Antonio Mela, Londresko Ekonomisten Eskolako Ekonomia eta Hezkuntzako irakasle elkartua (irakaskuntza eraldatzen laguntzen du, adimen artifizialaren integrazio estrategikoaren bidez).

Mahai-inguruaren ostean, «Skill ekosistemaren etorkizuna» jorratuko da beste eztabaida batean. Bertan, gaitasunen ekosistemak nola aldatzen ari diren eta horrek enplegagarritasunean nola eragiten duen aztertuko dute Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko errektoreordeak, Peru Valdes Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko aholkulari nagusiak, Elías Unzueta Petronorreko ingeniaritza zuzendariak eta Rolando Fuentesek. Era berean, nazioarteko eredu berritzaileak aztertuko dira, eta unibertsitateek arlo horietan zer erronka eta aukera dituzten identifikatuko.

Rolando Fuentes Energia Ikerketen Oxford Institutuko ikertzaile afiliatua da, eta industrien eta unibertsitateen zeregina birdefinitzen duten inflexio-puntu teknologikoak aztertzen dihardu, energiari, digitalizazioari eta adimen artifizialari arreta berezia jarrita.

Mintegiko webgunera sarrera