Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs-ek gonbidatuta, Kataluniako eskoletako 26 ordezkarik aukera izan dute bertatik bertara ezagutzeko hainbat euskal eskolen berrikuntza proiektuak

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs-ek gonbidatuta, Kataluniako eskoletako 26 ordezkarik aukera izan dute bertatik bertara ezagutzeko hainbat euskal eskolen berrikuntza proiektuak

Hezkuntza Berrikuntza

Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs-ek gonbidatuta, Kataluniako eskoletako 26 ordezkarik aukera izan dute bertatik bertara ezagutzeko hainbat euskal eskolen berrikuntza proiektuak

Escoles FEDAC elkarteko 26 ordezkariek parte hartzen ari dira ikastetxeen berrikuntza sustatzeko, Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs-ek elkarrekin eskaintzen duten ikastaroan.

2021·05·07

$titulo.getData()


Maiatzaren 7an eta 8an, Kataluniako Escoles FECAC elkarteko 26 eskoletako ordezkariak etorri dira Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera. Ordezkari horiek parte hartzen ari dira Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploman (ROL). Bidaiaren helburua da formaioa jasotzea eta Euskal Herriko erreferentziazko eskolak bertatik bertara ezagutzea. 

 

Bidaian jasotako informazio hori guztia erabiliko dute ikastaroan egiten ari diren berrikuntza proiektuak hobetzeko. Izan ere, FEDACeko ikastetxeeetako ordezkariek prototipatzen ari dira geroago beraien eskoletan abian jarriko dituzten hezkuntza-berrikuntza proiektuak. Euskal eskolei egindako bisitekin, prototipo horiek elikatu eta berrikuntzako ahotsak aurrez aurre jasotzeko aukera izan dute. 

 

Mariona Gol FEDACeko irakaslearen esanetan, “diploma hau ikasten hasi genuenetik, tresna askoren berri izan dugu, zuzenean praktikara eraman ditzakegunak", eta egindako bisitei buruz, Golek gaineratu du: "teorian landu ditugun gauzak lehen pertsonan ikustea oso aberasgarria izan da".

 

Egonaldian, taldetan antolatuta, honako ikastetxe hauek ezagutu dituzte: Amaraberri Eskola Publikoa, Larrun lizeoa, Arizmendi Ikastola, Laskorain Ikastola, Herrikide ikastetxea, Zumaiena ikastetxea, Aranzadi Ikastola eta Miguel Altuna Lanbide Heziketako Zentroa.

 

Bisiten ondoren, Eskoriatzako campusean egin den ekitaldian, kataluniako ordezkariek aurkeztu dituzte proiektuen prototipoak eta jaso dute ikastetxe desberdinetatik etorritako adituen feedback-a. 

 

Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma (ROL) ikastaroa erdi-presentziala da eta urtebete irauten du. Urtean, hainbat whorkshop egiten dira eta bestelako edukiak online eskaintzen dira. Oraingoa, saio presentzial osagarria izango da. 

 

Eskoletako profesionalen zuzendutako kastaroaren helburua da ikastetxe eta antolakundeetan ikaskuntza errazteko eta gidatzeko gai diren profil profesionalak prestatzea. Diploma berritzaile hau Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs ikaskuntza-laborategiak antolatzen dute elkarlanean.