Kataluniako eskoletako 26 ordezkari etorriko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera, formazioa jasotzera eta ezagutzera euskal eskoletan abian jarritako berrikuntza proiektuak

Atzera

Kataluniako eskoletako 26 ordezkari etorriko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera, formazioa jasotzera eta ezagutzera euskal eskoletan abian jarritako berrikuntza proiektuak

Hezkuntza berrikuntza

Kataluniako eskoletako 26 ordezkari etorriko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera, formazioa jasotzera eta ezagutzera euskal eskoletan abian jarritako berrikuntza proiektuak

Bi egunetan, maiatzak 7 eta 8, Escoles FEDAC elkarteko ordezkariak egingo dituzte mintegiak, eskoletara bisitak eta jasoko dituzten adituen feedback-a hobetzeko diseinatzen ari diren berrikuntza proiektuak.

2021·05·04

$titulo.getData()


Maiatzaren 7an eta 8an, Kataluniako Escoles FECAC elkarteko 26 ordezkarik etorriko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera. Ordezkari horiek parte hartzen ari dira Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploman (ROL). Bidaiaren helburua formaioa jasaotzea eta Euskal Herriko erreferentziazko eskolak bertatik bertara ezagutzea, erabiltzeko informazio hori guztia hobetzeko ikastaroan egiten ari diren berrikunta proiektuaren prototipoak. 

 

Izan ere, dagoeneko FEDACeko ikastetxeeetako ordezkariek prototipatzen ari dira geroago beraien eskoletan abian jarriko dituzten hezkuntza berrikuntza proiektuak. Bisitarekin, prototipo hori elikatu eta berrikuntzako ahotsak aurrez aurre jasotzeko aukera izango dute. Horretarako, hezkuntza berrikuntzan erreferente diren hainbat ikastetxera egingo dute bisita.  

 

Ahalik eta aukera zabalena eskaintzeko, eta talde txikietan joan ahal izateko tokian tokietara, bost ibilbide antolatu dute eta honako ikastetxe hauek ezagutuko dituzte: Amaraberri Eskola Publikoa, Larrun lizeoa, Arizmendi Ikastola, Laskorain Ikastola, Herrikide ikastetxea, Zumaiena ikastetxea, Aranzadi Ikastola eta Miguel Altuna Lanbide Heziketako Zentroa.

 

Esan bezala, bisita horietan jasotako ideiak baliatuko dituzte egiten diren berrikuntza proiektuak prototipoa osatzeko. Gainera, Eskoriatzako campusean egingo den ekitaldian, kataluniako ordezkariek aurkeztuko dituzte prototipoak horiek eta jasoko dute ikastetxe desberdinetatik etorritako adituen feedback-a. 

 

Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma (ROL) ikastaroa erdi-presentziala da eta urtebete irauten du. Urtean, hainbat whorkshop egiten dira eta bestelako edukiak online eskaintzen dira. Oraingoa, saio presentzial osagarria izango da. 


Eskoletako profesionalen zuzendutako kastaroaren helburua da ikastetxe eta antolakundeetan ikaskuntza errazteko eta gidatzeko gai diren profil profesionalak prestatzea. Diploma berritzaile hau Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs ikaskuntza-laborategiak antolatzen dute elkarlanean.