Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleen parte hartze arrakastatsua Surfboards Innovation Camp lehiaketan

Atzealdea

Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleen parte hartze arrakastatsua Surfboards Innovation Camp lehiaketan

LEHIAKETA

Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleen parte hartze arrakastatsua Surfboards Innovation Camp lehiaketan

Donostian izandako lehiaketak surfaren industriaren garapena eta komertzializazioa bultzatzea du helburu nagusitzat.

2019·05·06

$titulo.getData()


Goi Eskola Politeknikoko Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek Surfboards Innovation Camp lehiaketan parte hartu dute, hauek garatutako 18 proiektu aurkeztu dutelarik, 9 Arrasateko campuseko ikasleek garatuak, eta beste 9 Orona-Ideoko ikasleek egindakoak. 

Goi Eskola Politeknikoko ikasleek osaturiko bi talde lehiaketara aurkeztutako proiektu onenen artean errekonozituak izan dira. Gauzak horrela, Izaro Zamalloa, June Urkizu, Iñigo Martínez, Ander Navarro eta Ekhi Mitxelenak osaturiko Måløy taldeak bigarren saria eskuratu du, surf taulak uretan duen portaera ezagutzeko taularen sentsorizazioa garatzen duen proiektu baten bitartez. Bestalde, Inno Surf taldeak hirugarren saria eskuratu du. Iker Echeandía, Germán Franco, Ainara Gómez eta Jon Zabalak osaturiko taldeak surf taulak kotxean garraiatzeko sistema modular eta seguru bat garatu du. 1.000€ko saria jaso du talde bakoitzak. 

Lehiaketaren helburua surfaren industria garatzea da, honen garapena eta komertzializazioa sustatu eta horrela kalitate handiagoko produktu zein prozesuak eratzea ahalbidetuz. Jarraibide hauek aintzat hartuz garatu diren hiru proiekturik onenak 1.000 euroko saria jaso dute.

Ikasleen parte-hartzea lehiaketan Master Industrialeko Estrategia, Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoa ikasgaiaren baitan kokatu izan da. Ikasleek garatutako proiektuen artean surf taulen diseinu aldaketak, hauen errendimendua hobetzen duten proposamenak edota kontzientzia ekologikotik garatutako ideiak ikusi ahal izan dira besteak beste.

 

Máster en Ingeniería Industrial

Máster en Ingeniería Industrial

 

Máster en Ingeniería Industrial

Máster en Ingeniería Industrial