Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza - myGADE Graduko 40 ikaslek parte hartu dute EU4DUAL - Ikasketa Dualetako Europako Unibertsitateak antolatutako lehenengo Winter School-en.

Atzealdea

EU4DUAL

Winter School hau azaroaren 20tik 24ra ospatu da ESTIA - Ingenieritza Eskolan, Aliantzaren kide den unibertsitateetako batean.

2023·12·14

$titulo.getData()

EU4DUAL aliantzak bere lehen Winter School-a antolatu du azaroaren 20tik 24ra bitartean. Topaketa, Aliantzaren kide diren bederatzi unibertsitateetako baten izan da, hain zuzen ere, Bidarten, ESTIA - Ingeniaritza Eskolaren instalazioetan.

Winter School honetan nazioarteko 70 ikaslek hartu dute parte: Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza - myGADE Graduko 40 ikaslek beren talde-proiektuak garatu dituzte SAVONIA Zientzia Aplikatuen Unibertsitateko (Finlandia) ikasleekin eta ESTIA - Ingeniaritza Eskolako (Frantzia) ikasleekin batera.

Ekimen honen helburua ikasleek produktuaren diseinuaren xehetasunak ezagutzea izan da, ideia sortzetik finantzaketaraino, ingurune kulturaniztun eta eleaniztun batean lan egiten zuten bitartean. Parte-hartzaile bakoitzak bere ideia berritzaileak aurkezteko aukera izan zuen, programan zehar eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak erakutsiz. Aurkezpen bakoitzak berrikuntzaren eta ekintzailetzaren espiritua islatu zuen. Guzti hau, ikaskuntza-esperientzia partekatu batek ematen dituen hainbat ikuspegi biltzearen emaitza da.

Lehen edizio honen arrakasta dela eta, EU4DUAL aliantzak dagoeneko aurreikusten du Summer School bat antolatzea ikasturte hau amaitu baino lehen, eta alinatzako kide diren unibertsitateetako ikasleak parte hartzera gonbidatzen ditu.

EU4DUALi buruzko informazio guztia hemen 

512x262

EU4DUAL proiektua, European Dual Studies University, Horizon Europe programak finantzatu du. Erreferentzia: 101089937 - EU4DUAL