Energiaren Ingeniaritza Graduko ikasleek Mutrikuko olatuen planta bisitatu dute

Atzera

Energiaren Ingeniaritza Graduko ikasleek Mutrikuko olatuen planta bisitatu dute

BISITA

Energiaren Ingeniaritza Graduko ikasleek Mutrikuko olatuen planta bisitatu dute

Ur zutabe oszilatzailearen teknologia aztertu dute Energiaren Ingeniaritza Graduko hirugarren mailako ikasleek.

2019·06·05

$titulo.getData()


Energiaren Ingeniaritza Graduko hirugarren mailako ikasleak Mutrikuko olatuen plantara egin dute bisita, eta olatuen energia ustiatzeko erabiltzen diren metodoak aztertu ahal izan dituzte. Ur zutabe oszilatzailearen teknologian oinarritzen da Mutrikuko planta, zehazki aldaera finko batean. Instalazioa Mutrikuko portuko dikean dago eta ganbera berezi batzuen bitartez funtzionatzen du, zeinak itsasoko urez betetzen diren, batetik, eta aire turbina berezi batekin, bestetik. Horrela, olatuak ganbera sartzen denean ganberako airea gorantz mugitzen da eta aire turbinari eragiten dio, zeina elektrizitate sorgailua batekin konektatuta baitago. Mutrikuko dikean dauden 16 turbinek instalazio bat eratzen dute 300 kW-ko potentziakoa.   

Instalazio aitzindaria

Mutrikuko olatuen planta da munduan aurkitu ditzakegun mota honetako instalazio energetiko gutxietako bat, eta Europan abian jarri den lehena. Gaur egun, teknologia hau esperimentatzen ari den aurrerapenen gaineko probak egiteko erabiltzen da bereziki. Mutrikun egindako probak gogobetekoak direnean, teknologia merkaturatu egingo da. Aurreikusten da estazioak teknologia hori esperimentatzen jarraituko duela, etorkizunean energia %100 berriztagarria eta bideragarria eskaini ahal izateko.