Kataluniako FEDAC elkarteko 26 eskolek jasoko dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatek eta TeamLabs-ek eskainitako hezkuntza berrikuntzari buruzko prestakuntza

Atzera

Kataluniako FEDAC elkarteko 26 eskolek jasoko dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatek eta TeamLabs-ek eskainitako hezkuntza berrikuntzari buruzko prestakuntza

‘ROL’ ESPEZIALIZAZIO DIPLOMA

Kataluniako FEDAC elkarteko 26 eskolek jasoko dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatek eta TeamLabs-ek eskainitako hezkuntza berrikuntzari buruzko prestakuntza

Escoles Fedac-eko ordezkariek egingo dute TeamLabs-ekin batera deseinatu dugun ‘Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma (ROL)’ berria. Escoles Fedac-eko ordezkariek egingo dute ikastetxeei zuzendutako ‘Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma (ROL)’ berria.

2021·01·18

$titulo.getData()


Kataluniako Escoles FECAC elkarteko 26 ordezkarik hartuko dute parte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs ikaskuntza-laborategiak diseinatutako Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma (ROL) berrian. 

 

Ikastaroa erdi-presentziala da eta urtebete irauten du.Urtean hainbat whorkshop egingo dira Bartzelonan (lehena urtarrilaren 9an) eta bestelako edukiak online eskainiko dira. Ikastaroaren helburua da ikastetxe eta antolakundeetan ikaskuntza errazteko eta gidatzeko gai diren profil profesionalak prestatzea eta Escoles FEDAC-eko gidariak hezkuntza-berrikuntzan trebatzea.

 

Bereziki, berrikuntza sustatzea nahi duten eskolei zuzendutako programa honek 7 modulu ditu:

  1. Hezitzailearen rola erraztaile gisa
  2. Proiektua diseinatzea.
  3. Ikaskuntza-komunitateak.
  4. Lantaldeak erraztea.
  5. Hezkuntza-erakundeko aldaketak.
  6. Ikaskuntza-irakaskuntzako prozesuen berrikuntza.
  7. Profesional gogoetatsua.

Programa honetako ikastetxe parte-hartzaileek % 100eko hobaria jaso dezakete FUNDAEren bitartez.

 

Ikastaroaren gaineko edozein informaziorako:

Eunate Escandon

615 745 341

eescandon@mondragon.edu

Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma (ROL)