Energiaren Ingeniaritza Graduko ikasleak bateriei buruzko konferentzia batera doaz

Atzera

Energiaren Ingeniaritza Graduko ikasleak bateriei buruzko konferentzia batera doaz

PONENTZIA

Energiaren Ingeniaritza Graduko ikasleak bateriei buruzko konferentzia batera doaz

Ekitaldia Mondragon Unibertsitateak antolatu du University of Colorado, Ikerlan eta CIC Energigunerekin elkarlanean

2020·01·17

$titulo.getData()


Urtarrilaren 16an Orona Ideo campusean egin zen Conference on battery-based storage systems jardunaldia eta bertan azaldu zituzten University of Colorado, Ikerlan, CIC Energigune eta Mondragon Unibertsitateko adituek eginiko aurrerapenak eta biltegiratze sistematan aurre egin beharreko erronka estrategikoak.

Lau entitate sustatzaileek baterien alorrean badituzte lerro errekonozituak, horrenbestez jardunaldiak erakarri zituen enpresatako hamarnaka profesional eta Energiaren Ingeniaritza Graduko ikasleei lehen eskutik industriak eta gizarteak dituen erronkak ezagutzea ahalbidetu zien.

University of Coloradoko Gregory Plett eta Scott Trimboli ikertzaileek aurkeztu zituzten lehenengo ponentzia nabarmenduak.  Biak dira Elektronika eta Ingeniaritza Informatiko departamenduko kide eta euren gaitasun handiko bateriei buruzko ikerketak aplikatu dira automozio enpresekin eginiko proiektutan. 

Jardunaldiaren bigarren zatian, Mondragon Unibertsitateko, Ikerlaneko eta CIC Energiguneko ikertzaileek hartu zuten hitza. Hiru entitateek elkarri laguntzen diote hainbat ikerketa proiektutan eta hainbat doktore tesi zuzentzen dituzte biltegiratzearen alorrean. 

Biltegiratzea, aukera bat

Biltegiratze sistemak aukera profesional handia dira Energia Ingeniaritza Gradua ikasten ari diren ikasleentzat, izan ere bateriek gero eta toki handiagoa dute egunero erabiltzen ditugun gailu elektronikotan (eramangarriak, erlojuak, bozgorailuak, xurgagailuak…) eta aukera gakoa dira ibilgailu elektrikoetarako trantsizioan (kotxeak, bizikletak, autobus elektrikoak…) energia berriztagarrien sorreraz batera, haziz doazen joerak egungo gizartean.