Gradu Amaierako Euskarazko proiekturik onenaren saria Energiaren Ingeniaritzako ikasle batek irabazi du

Atzealdea

Gradu Amaierako Euskarazko proiekturik onenaren saria Energiaren Ingeniaritzako ikasle batek irabazi du

SARIA

Gradu Amaierako Euskarazko proiekturik onenaren saria Energiaren Ingeniaritzako ikasle batek irabazi du

Markel Azkuek Ikerlan ikerketa zentroan egindako lana aurkeztu zuen Mondragon Korporazioak eta Mondragon Unibertsitateak antolatzen duten lehiaketara, eta irabazlea izan da.

2019·05·20

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Korporazioak euskaraz egindako karrera-amaierako proiekturik onenei sariak eman dizkiete Mondragonek Arrasaten duen egoitza nagusian. Mondragon Unibertsitateko bi proiektu saritu dira, biak ingeniriatzaren arlokoak. 

Markel Azkue Etxeandia izan da irabazlea, Energiaren Ingeniaritza Graduko proiektu amaierako lan gisa, Ikerlanentzat egindako 8 hilabetetako lanagatik. Proiektuaren izenburua «Aplikazio industrialetarako energiaren biltegiratze-sistema hibridoen analisia» da eta 1.500 euroko saria jaso du. 

Sariok duela zortzi urte sortu ziren, MONDRAGON Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez, Mondragon Unibertsitateko ikasleek lan-munduan sartzeko egin beharreko ikasketa-amaierako proiektuak euskaraz egin zitzaten. 

Guztira 582 proiektu garatu dira Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, Goi Eskola Politeknikoan eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Horietatik 187 euskaraz egin dira, alegia, %32. MONDRAGONeko kooperatibetan 120 proiektu landu dira eta bertan euskaraz garatutako 22 proiektuek parte hartu dute lehiaketan. Aurkeztutako proiektu guztiek maila tekniko handia dute, eta euskaraz ongien idatzitakoak izan dira sarituak.

Saridunak

Lehen saria

Markel Azkue Etxeandia (Goi Eskola Politeknikoa)

Proiektuaren izena

Aplikazio industrialetarako energiaren biltegiratze-sistema hibridoen analisia.

Laburpena

Gaur egun, elektromugikortasunaren eta energia berriztagarrien hazkundea dela eta, energia- eta potentzia-eskakizun handiko aplikazio berriak agertu dira. Orain arteko biltegiratze-sistema gehienek zailtasunak dituzte aldi berean energia- eta potentzia-eskaerak asebetetzeko. Lan honetan, Li-ioi bateriaren eta EDLCaren arteko HESS erdi-aktiboaren diseinua eta garapena azaltzen da, bai eta bi sistemak konbinatzeak ekar ditzakeen onurak aztertu eta simulatu ere.

Bigarren saria

Nagore Etxebarria Altuna (Goi Eskola Politeknikoa)

Proiektuaren izena

Formatu kargatzailea eta elikapen lerroa uztartzen dituen prentsa baten elikapen sistemaren diseinua.

Laburpena

Proiektu honek elikapen lerroa eta formatu kargatzailea uztartzen duten transfer prentsetako elikapen sistema mistoen diseinu-gida batzen du. Gida honen helburua lay-outean ematen diren interkonexioei soluzioa definitu eta ezartzea da, bezeroak zehaztutako, eta elikapenean eragina duten, 12 aldagaien konbinazio desberdin guztietarako.