Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza graduko 3. mailako ikasleek Andreas Sterzing doktorea irakasle gonbidatu gisa jaso dute

Atzera

Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza graduko 3. mailako ikasleek Andreas Sterzing doktorea irakasle gonbidatu gisa jaso dute

BISITA

Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza graduko 3. mailako ikasleek Andreas Sterzing doktorea irakasle gonbidatu gisa jaso dute

Andreas Sterzing doktoreak 4.0 Industriara bideratutako produkzio teknologien eta materialen konformatuaren inguruko seminario bat eskaini du.

2019·05·15

$titulo.getData()


Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza ikasten ari diren ikasleek Andreas Sterzing doktore alemaniarraren bisita izan dute. Graduko 3. mailako bigarren seihilekoan kokatu da jardunaldia, eta Alemanian ospetsua den Fraunhofer-Institut für Werkzeugmaschinen und Umformtechnik (IWU) zentrotik etorri da gonbidatu berezia. 

Egonaldian zehar, Sterzing doktoreak produkzio teknologien eta materialen konformatuaren inguruko hitzaldi bat eman du, 4.0 Industriara bideratua. Hitzaldian monitorizazioak eta prozesuen kontrolak prozesuen efizientzian izan dezaketen eragina nabarmendu du, izan ere, kontsumo eta emisioen murrizketaren bitartez, hauen fidagarritasuna eta sendotasuna ere handiagotzen baitira. 

Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza graduko ildo garrantzitsuenetako bat industriak ingurumenean duen inpaktua murriztean oinarritzen da, eta beraz, jardunaldia ikasleen profilarekin zuzenean lerrokatuta egon da. Izan ere, ingeniaritza honetako ikasleek lanketa bat egiten dute industria eta ingeniaritza tradizionala geroz eta iraunkorragoa eta garbiagoa bihurtzeko helburuarekin. Esan daiteke fabrikazio teknologia berrien promozioak, material egokiena aurkitzeko material ezberdinen arteko analisiak, produktuen diseinu optimizatua, edo ur eta aire kutsatuen tratamenduak ingeniaritzaren parte diren eremuak direla, eta Ekoteknologia ingeniaritzako ikasleak gai hauetan espezializatzen dira.

Fraunhofer-Institut für Werkzeugmaschinen und Umformtechnik (IWU)

Fraunhofer Europako ikerketa aplikatuaren erakunderik handiena da. Bertan, IWU-k mila langiletik gora eta urteko 63 milioi euroko aurekontua du, honen heren bat enpresekin dituzten kontratu pribatuetatik datorrelarik. Lantzen dituzten ikerketa eremuak gizarteko behar ezberdinekin lotuta daude: osasuna, segurtasuna, komunikazioa, mugikortasuna, energia eta ingurumena.